Las 10 noticias clave de la jornada

Azken asteotan, futbolaz gain, eguraldiaren kontua nabarmendu da kaleko, anbulatorioko, supermerkatuko elkarrizketetan. Nonahi entzun ditut eguraldiaren kontrako protestak, hori egiten duenaren barrua lasaitzearekin batera, eguraldia bera aldatzera bultzatuko balute bezala. Ez dela uda nabaritzen, ez dugula apenas eguzkirik ikusten ...

Publicidad

Halako batean heldu zaigu eguzkia, heldu ... zaigu beroa, kiskaltzeraino. Eta orain beroaren kontrakoak dira protestak. Gure aita zenak, antzeko zerbait egiten genuenean, esaten zigun guk hotz epela nahi genuela edo bero freskoa. Datorren bezala onartu behar zela eguraldia, gehitzen zuen amak.

Burua lehengo lepotik dugulako errepikatzen dira udan, eguzkiarekin edo gabe, berez eguraldiarekin zerikusi zuzena ez duten gertakizunak. Ugaldu egiten dira udan emakumeon kontrako tratu txarrak, biderkatu urtean zehar eramangaitza den eraildako emakumeen kopurua. Euria atertzerakoan perretxikoak nola, halaxe sortzen dira emakumeen kontrako erasoak herrietako festetan, urteak joan, urteak etorri.

Ze demontreko eragina du udak hainbeste gizonen buruan? Adituek esaten dute udako oporrekin batera denbora gehiago ematen dugula elkarrekin, urte osoko errutinak eskaintzen dizkigun ihesbideak galtzen ditugunean gehitzen dela arriskua, eramangaitza zena eramanezina bilakatu arte. Denbora omen da eragilea, ez eguraldia.

Publicidad

Bestelakoa da herriko festetako erasoen arazoa. Nonbait, gizon batzuek (ez soilik gazteek, baina batez ere gazteek) pentsatzen dute bidean aurkitzen dituzten emakumeak beraien zerbitzura daudela, beraien gutiziak asetzeko sortu garela emakumeok. Nola hala, ez garela erabat pertsona eskubidedunak, horretarako ateratzen direla neskak etxetik, Sanferminetan, Karmengo festetan nahiz zorioneko txosnetan, gizonen gutiziak asetzeko. Are gehiago, ipurdia edo bularrala ukitzen dizutenean, zure erakargarritasunaren seinale dela, harro egoteko moduko zerbait.

Aitortu nahi dut ulergaitza egiten zaidala jokaera hori, bereziki txikitatik eskolan nahiz koadriletan neskak eta mutilak batera ibili izan direla kontutan hartuta. Ez da guztia gurasoon eta irakasleen akatsa izango, baina zaila da pentsatzea guk ez dugula inolako erantzukizunik gazte horien jokabidean. Gizarte osoaren, hedabideen eta bereziki sare sozialen eragina ukaezina da, baina baita gurasoona ere. Ez diegu errespetua irakatsi, beraien buruarekiko nahiz besteekiko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad