Secciones
Servicios
Destacamos
Gure ama hil zenean, ahizpak eta biok amaren lagunekin aldizkako harremanari eustea erabaki genuen. Amarengandik ikasi nuen familiaz gain, hor zeudela adiskideak. Horrela ikasi nuen inguruko adiskideek aparteko garrantzia dutela, baita zahartzaroan ere, norberak osatutako sarea zeinen onuragarria den. Eta amaren adiskideak ez ziren haurtzarokoak edo gaztarokoak, askoz beranduago lortutakoak baizik.
Noiz behinka bisitatzen genituen, batez ere hurbileneko biak, hasieran beraien etxeetan, zahar egoitzatan ondoren. Gogoan dut haietako bat egoitza batera joan zenean, lehen bisitan kexatu zela pixoihala jartzera behartzen zutelako. Esan zuen komunera joateko gauza zela eta ez zuela sekula pixarekin arazorik izan. Eta lotsa ematen ziola oihala eramateak. «Quítatelo», esan nion eta ezetz, hori egiten bazuen zaintzailea haserretu egingo zela.
Orain «makro» esaten zaien egoitza publiko horietako batean zegoen amaren adiskidea. Ulertu nuen errazago zela zaintzaileentzat pixoihala jartzea, komunerako bidean gerta zitezkeen erorketak edo istripuak kudeatzea baino errazago. Baina nirekin hizketan ari zen emakumeak sentitzen zuen oihalarekin batera bere duintasuna urratzen zela.
Gobernatzen gaituzten agintariek jabetu dira egoitza makro horiek ez direla zaintza egokia eskaintzeko egokienak eta egoitza txikiagoak egin behar direla. Azkena, Bustinduy ministroa izan da. Europatik etorritako 1.300 milioi euro bideratuko omen ditu erkidego autonomikoetara zaintza eredu berria sustatzeko. Helburua, zaharrek beraien etxeetan jarrai dezatela nahi bezain luzaroan eta egoitza txikiagoak eraikitzea. Entzuna dugu kanta hori, ezaguna egiten zaigu mundu bazter honetan. Kanta, ordea, airean galtzen da, ez da errealitatea aldatzera heltzen edo, gutxienez, mantsoegi doa.
Bitartean, dagoeneko egoitza horietan bizi eta hiltzen diren zaharrek ez dute apenas aldaketarik ikusi. Eta pertsona horiek pazientzia dute, baina ezin dute itxaron hamarralditan okerra noiz zuzenduko den zain. Zahar egoitzetan gertatzen dena eta gertatzen ez dena ez da, soilik, bertan daudenei eta haien senideei edo zaintzaileei axola zaien zerbait, gizarte osoaren arreta merezi duen zerbait baizik.
Urruti gaude. Egoitza publikoetako langileek lan baldintzak hobetzeko egin dituzten greba eta mobilizazioak arrotzak egiten zaizkigu, behintzat, inguruko norbait egoitza horietan ez badugu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.