Secciones
Servicios
Destacamos
Udaberrian, loreak zuhaitzetara nola, heltzen zaigu herritar gehienoi Ogasunarekiko kontuak argitzeko ordua, errenta aitorpena egiteko unea. Eta ezinbesteko hitzordu horrekin batera, edonon entzuten dugu zeregin hori sufrikariotzat dutenen negarra. Berriz ere, ai ene, iruditzen zait atzo egin nuela iazkoa, aseezina da Ogasuna eta antzeko lantuak, kexatzen denaren egoera guztiona balitz bezala.
Aspalditik pentsatu izan dut era horretako kexuak plazaratzen dituenarentzat kontuaren emaitzak ordaintzekoa izan behar duela nahi-ta-nahi ez eta horrek esan nahi duela kexatzen denaren irabazpena ez dela eskasa, demagun, bataz besteko soldataren gainetik dagoela. Noski, salbuespenak salbuespen, baina ordaindu behar duena da gehien kexatzen dena.
Aurten egin dut topo Gipuzkoako Ogasunak aditzera eman duen datu batekin, nolabait nire susmoa onesten duen berriarekin: epea zabaldu eta handik astebetera, 100.000 gipuzkoarrek aurkeztu du errenta aitorpena, beraz, ahal bezain laster.
Ehun mila lagun horien artean egon daiteke besterik gabe Ogasunarekiko zorra lehen bait lehen kitatzeko grina duen norbait, zorrak gorroto dituen norbait, baina seguru gehiengoari alderantziz gertatzen zaiola, gehiengoak presa duela Ogasunak zor dion dirua (asko edo gutxi) jasotzeko. Eta presa izan duten horiek zergaren aitorpena aurkeztuko dugunon laurdena dira, gutxi gora behera.
Zergen kitapenaren ondorioz asko edo gutxi ordaindu behar dutenentzat normala da ordainketa ahal den guztia atzeratzea, azken eguneraino itxarotea. Baina iruditzen zait horien artean gutxik ulertuko duela jasotzea tokatzen zaiona gustura legokeela ordaindu beharreko tenorean, horrek esan nahiko lukeelako irabazpen handiagoak izan dituela urtean zehar. Gainera, pentsa daiteke gehiago irabazten duenak aukera gehiago duela edozein zirrikitu baliatzeko, jasotzea tokatzen zaionarekin alderatuz gero.
Zirrikitu horien bila jarduten du urtero hamaika adituk, bezeroak ahalik eta zerga gutxiago ordain dezan, adituak jasoko duen ordaina bezeroak aurrezten duena baino gutxiago izan dadin. Gero, batzuk iruzurretan harrapatzen dituzte handik gutxira, baina beste batzuek zigorrari ihes egiten diote, agian aholkulari trebeagoak izan dituztelako edo, besterik gabe, zorte ona izan dutelako.
Oraindik ere gutxiren gaitzespena eta askoren txaloak jasotzen ditu Ogasuna engainatzen duen aberatsak, futbolari ala ez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.