Uda hasiera honetan inoiz baino gehiago aipatzen da, hedabideetan nahiz kaleko berriketetan, turismoaren gehiegikerien arriskua. Ezagutzen ditut Donostian, abenidatik Urgullerainoko esparrua ez zapaltzen ahalegintzen diren pertsonak. Ez alde zaharra soilik. Ezagutzen ditut Hondarribian San Pedro kalea saihesten ahalegintzen diren pertsonak.
Publicidad
Turistek Covidak baino arrisku handiagoa balute bezala. Eta turismoaren gehiegikeriaz hitz egiten duen askok uda honetan turista izateko asmoa du, atzerrian edo etxetik hurbil. Are gehiago, udan turismorik egiten ez duena, gutxienez zazpi egunez, gizagaixoa da, ezindua. Kontraesan horretan bizi gara. Gu bidaiariak gara, bidaiari eredugarriak. Guregana datozenak, begirunerik gabeko turistak, zalapartatsuak, kolonizatzaileak.
Entzun ditut ostalaritzari esker bizi direnak turisten kontra jarduten. Ez dut ezagutzen denboraldi hau oso ondo joan zaigu esaten duen ostalaririk, ezta espaloiak terrazaz betetzen dituztenak ere. Ai, terrazak, oinezkoon ibilbidea oztopatzen duten asmakizun hori. Gogoan dut Ramon Saizarbitoriaren eleberri batean terrazak kanpotik etorritako asmakizunak zirela zioen pertsonaia.
Turismoaz galdetu didate egunotan Bartzelonan, lan bidai labur batetan. Eta ez nintzen harritu. Uholdeak ziren turistak Bartzelonako hainbat tokitan, agian hotel batean ostatua hartutakoak, agian legeztatu gabeko etxe turistikoetan lo egiten dutenak. Taldean, tropelean, binaka, inoiz ez bakarka, guztiak sakelako telefonoa eskuan, begiak gailu horretan finkatuak, inguruari apenas jaramonik egiten. Edonondik etorrita ere, lehen hitza ingelesez ahoskatzen dutenak. Bertakoak arrotz bilakatzeraino.
Auskalo zer ikusi duten, zer jan edo edan duten, zer kontatuko duten etxera itzulitakoan. Ikusi ditut gurean elikagaiak erosten ditudan denda bati argazkiak egiten. Behin frantsesez mintzo zen bikote bat, beste behin Madriletik maiatzeko zubia pasatzera gurera etorritako gazteak. Oh, una tienda como las de antes, eta klik sakelako telefonoarekin.
Publicidad
Hitz aproposa ere sortu da turismoaren aurkako jarrera izendatzeko, turismofobia. Hots, turistek eragindako kalteek ekartzen dizkiguten onurek baino pisu handiago dutela adierazten duen hitza. Hamarraldi eskasetan, dirudun gutxi batzuen esku zegoena orokortu egin da. Hortik turismoak bertako askoren ustez eragiten duen kaltea.
Gertakizun onen aurpegi txarra. Arrosa ororen arantza.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.