Borrar
Bai horixe

'Cariño', 'corazón'

Moda izatera heldu da bezeroari zer nahi duen galdetzerakoan horrela hitz egitea

Lunes, 4 de noviembre 2024, 00:03

Duela gutxi arte (zaila da noiztik zehaztea) euskaldunok serio fama genuen eta seriotasun hori modu baikorrean ikusten zen, edo hori uste genuen. Hitzekoak omen ginen, ez omen genuen merkealdi prezioan saltzen irribarrea, ez omen genituen espantuak gogoko, ez omen genituen sentikizunak erakusleihoan jartzen, ez omen genuen soberako hitzik botatzen…

Demagun topiko horiek, topiko gehienek bezala, egiatik gutxienez izpi bat zutela, zerumuga desiragarria seinalatzen zutela, izan behar genuen hori adierazten zutela. Bada lehen baikortzat jotzen zen hori ez dago modan, ez hemen ez inguruko herrialdetan. Seriotasuna gaizki ikusia dago esparru gehienetan, orain denak izan behar du ja-ja-ja, denak izan behar du irri kutsu bat, faltsua bada ere, seriotasuna eta haserrea bat balira bezala.

Adibide bat. Sarritan entzun izan diot kanpotik etorritako norbaiti tabernariek, dendetako saltzaileek, leihatila edo mahai baten atzean daudenak lehorrak direla, zakarrak, serioegiak… Neronek ezagutu ditut gogoz kontra saltzen duten saltzaileak, bezeroa eragozpentzat dutenak, muturturik artatzen zaituzten zerbitzariak, baita ere inolako espanturik gabe primeran artatzen zaituenik.

Bada orain kontrakora jo dugu. Joan zintezkeen taberna batera kafe bat hartzera eta barraren atzean dagoenak «corazón», «cariño», «guapa» edo antzeko zerbait gehi diezaioke zer nahi duzun egindako galderari. Iruditzen zait emakumeokin gertatzen dela hori, ez dut gogoan nire alboko gizonari «guapo» edo «cariño» esaten diotela entzun dudanik.

Guri, berriz, adin guztietako emakumeoi gertatzen zaigu, bereziki barra batera edo denda batera bakarka hurbiltzen garen emakumeoi. Seguru hobe beharretik datorrela hain arrunta izatera iritxi den hori, baina norbaitek esan behar die ez dela egokia. Nik ez diodala zerbitzariari itsusia iruditzen zaidanik esaten, ez dudala etorkortasun hori behar, aski dudala irribarre txiki batekin eta hori gabe ere moldatuko naizela, baldin eta kafea ona bada eta prezioa ez bada estratosferaraino igotzen.

Eta bai, badakit sarritan lanbide horietan jarduten dutenek soldata eskasak dituztela, ordutegi aldrebesak, baina horregatixe iruditzen zait ulertezina hurbilkeriatik urrun ez dagoen joera hori. Onar dezaket samurtasun izpi batek ez diola kalterik egiten seriotasunari, azukre koxkor ondo datorkiola kafeari. Ez ordea ehun gramo azukre kafe batentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Cariño', 'corazón'