Secciones
Servicios
Destacamos
Duela ez hainbeste, data hauetan edonon oparitzen zizuten paperezko egutegi bat. Edo bi. Era guztietako dendatan, maila oroko erakunde politikotan, bankutan, kutxan, elizan… Azkenean, nahi gabe ere, aise biltzen zenituen dozena-erdi egutegi, zein baino zein dotoreagoa, deigarriagoa. Zerorrek kausa baten edo bestearen alde argitaratutako egunkariaren erosketa kontuan izan gabe, suhiltzaileena edo ikastolen elkartearena.
Behin baino gehiagotan gertatuko zitzaizun ez zenuela etxean hainbeste egutegi kokatzeko paretik. Han, agian sukaldean zintzilikatutako egutegian, markatzen zenituen data seinalatuak, egutegiak berez azpimarratzen ez zituenak. Sendagilearekin hitzordua, dentistarena, auskalo noren urtebetetzea, ordaindu beharreko zerbaiten azken epea. Edo gorriz marrazten zenuen zuretzat garrantzia zuten egunak, agian martxoaren 8a edo abenduaren 3a.
Hori ere irentsi du mugikorrak. Oraindik egutegiak aspaldiko modu horretan erabiltzen ditugunok batzuetan erosi egin behar izaten ditugu. Bada, erosia ala oparitua, datozen datak ez dituzu seinalatu behar, egutegiak berez egiten duelako lan hori. Gehienez jota ere, agian egun seinalatuenetako hitzorduren bat apuntatu beharko duzu, poteo bat, beste elkarretaratze bat. Ez zaizkizu hitzorduak faltako, edonork ematen dio amore egunotan ohiko hitzorduei beste bat gehitzeko tentaldiari.
Ondo asko dakizu urte osoko egunik seinalatuenetan sartzeko zorian gaudela. Ahaleginduta ere ez diezu ihesik egingo, ez hemen ez edozein mundu bazterretan. Egunotan eguzkiak gal-gal jotzen duen lekutan ere, edozein zirrikitutik sartuko zaizu gizon bizar zuriko gizona edo elurrak apaindutako izeia. Hartu arnasa sakon, hornitu pazientziaren biltegia.
Aholku bat onartzen badidazu, ez ahalegindu alferrikako ihesean, ez xahutu indarrak hain korronte indartsuaren kontra. Hobe amore emate eszeptikoa, ironiaren aterkipean, hobe begiak beste nonbait finkatu. Modu horretan grazia pitin bat ere egingo dizu datozen egunotako sukarrak, hasi loteriarekin eta enpresetako afariekin buka.
Tartean, zorioneko opariak. Tartean festa girorik onartzen ez duen ezbeharra, nahiko ez zenukeen bakardadea, ohiko gabon afarian aurten gertatu den hutsunea. Tartean, bizitza osoa, egutegiaren erritmoari kasurik egiten ez dion bizitza. Unerik desatseginenetan, ez ahaztu hau ere bukatuko dela, egutegiak markatzen duela hori noiz gertatuko den.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.