Kobazuloetako garaietatik gizakiok istorioak kontatu dizkiogu elkarri. Agian jardun horrek egin gintuen pertsona. Irudika ditzakegu gure arbasoak su baten inguruan kontu-kontari, baina sua menperatu aurretik ere kontakizunak trukatzen zituzten. Milioika urte ditu jardunak eta oraindik ere beharrezkoa zaigu istorioak kontatzea eta entzutea.
Publicidad
Hasiera hartan eta ehunka mendetan, kontakizunak ahoz egiten ziren, ahotik belarrira eta handik beste aho batera. Gutxitan, istorio horiek eskuz idazten ziren, oso gutxiren onerako. Inprenta asmatu zen arte. Atzo, gizadiaren historia luzea kontutan hartuta. Baina teknologia horrek ere mendeak behar izan zituen askoren eskura egon arte. Bitarte horretan, ahozkoa izan zen gehiengoarentzat istorioen bidea.
Azken mendeetan ahozkoa eta paperezkoa izan dira istorioen bideak. XX mendearen etorrera arte. Mende horren hastapenetik sortu zen hasieran ferietako bitxikeria besterik ez zen bidea, zinema, gerora zazpigarren artea izango zena. Eta hamarraldi gutxiren buruan, hirugarren bide hori nagusi bilakatu zen eta oraindik bizirik gauden guztiontzat horrelaxe da.
Horrelaxe, baina ez erabat. Gaur gutako edonork gogoan dituen istorioen gehiengoa pantaila baten bidez heldu zaigu, baina zinemak ere izan du bere ibilbidea. Guztiok dakigu azken hamarralditan betikotzat genuen zinema ikusteko modua errotik aldatu dela, orain etxetik edo sakelako telefonotik edozein lekuan ikus ditzakegula filmak.
Gaur beste pantaila batzuk ari dira pantaila handia baztertzen. Pantaila txikiak nagusitu zaizkigu, hortik heltzen zaizkigu istorioak, batez ere sare sozialen garapenaren ondoren. Hortik eta betiko bideetatik, ahoz aho eta liburuen bitartez, ez baitira bi bide horiek desagertu.
Publicidad
Ikuspuntu honetatik mamiari begiratu behar diogu kontu-kontari aritzeari dagokionez. Auskalo zer gertatuko den etorkizunean, baina gaur egun pantailak dira nagusi istorioak kontatzeko jardunari dagokionez. Bistan da ez direla liburuak desagertu eta hau nire iritzia besterik ez da, ez desagertuko. Beste gauza da liburu fisikoaren bilakaera. Liburu fisiko esaten diogu, pantailen bidez irakurri daitekeen liburuarekin duen aldea nabarmentzeko.
Pertsonak, pertsona izateko, istorioak kontatu eta jaso behar ditu, bi norabideetan. Premia horrek historiaren une bakoitzean bide bat, tresna bat edo bestea lehenetsiko du, baina premiak hor jarraituko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.