Emakumetako gizona
Bai horixe ·
Errespetuz begiratzen ditut pauso zail hori emateko gauza direnakSecciones
Servicios
Destacamos
Bai horixe ·
Errespetuz begiratzen ditut pauso zail hori emateko gauza direnakLia Thomas hogeita bi urteko igerilaria da, Estatu Batuetako unibertsitate batean ikasle, eta bertako taldearekin lehiatzen da igeriketan. Gainera, transexuala da, duela bi urte arte Will zuen izena eta igerilari ona zen, ez taldeko hoberena, baina ona. Will gisa jardun zuen urtetan, bizitzan nahiz igerilekuan, 2019.era arte.
Une horretan jabetu omen zen emakumea zela eta erabaki zuen eman beharreko pausoak emango zituela, barruan sentitzen zuen emakume hura kanpora ere irten zedin. Hori bai, igeriketa utzi gabe. Urte betez erretiratu zen lehiaketetatik eta gizonen gorputzei dagokien testosterona ezabatzeko egin beharrekoak bete zituen, kirolariei agintzen zaien moduan.
2021. urtean itzuli zen igerilekura, Lia izenaz eta geroztik emakumeen taldean egiten du igeri eta berriki Estatu Batuetako emakumeen errekor bat gainditu du. Gizon zenean lortu ez zuena, emakume gisa lortu du. Ilea bizkarreraino zuela jantzi zuen irabazitako domina, Lia izeneko emakume ederrak.
Horrek, noski, aspalditik datorren eztabaida akuilatu du. Genero autodeterminazioaren aurrean hainbatek aurreikusitako arriskua gauzatu egin da. Liarena ez da munduan gertatu den lehen kasua, baina oraingoan bizia da eztabaida. Ez dakigu zer gertatuko litzatekeen emakume kirolari batek gizona dela erabaki eta gizonen aurka lehiatuko balitz.
Baina, oraingoz, eztabaida beste puntu batean dago kokatua. Gizon gisa bizitako haurtzaro eta nerabezaroaren ondoren emakume gisa lehiatzen diren pertsonen inguruan dago eztabaida. Dirudienez, ia hogei urtez gizon izandakoaren gorputzak abantaila du, testosterona ezabatu arren, handik aurrera emakume gisa azaltzen eta bizitzen bada ere. Bere gorputzak ez omen du erabat galtzen aldez aurretik irabazitakoa.
Eta horren kontra altxa dira asko Estatu Batuetan, lehen Will zena, Lia bilakatu ondoren, emakumeen kontra lehiatzen delako. Hedabideen bitartez izan dut nik kasu honen berri eta horrek esan nahi du azaletik ari naizela, Liaren benetako arrazoiak ezagutu gabe. Hori bai, errespetuz eta mirespen puntu batez begiratzen ditut pauso zail hori emateko gauza izan direnak, bereziki gizon izateak dituen abantailei uko egin eta emakume direla aldarrikatzen dutenak.
Gehienetan bizitza legeen aurretik doa. Ez dakit noiz edo nola, baina seguru kirolarien artean kontu hau arautzen dutenek arauak findu beharko dituztela, baten eskubideak besteenak urratu ez ditzan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.