Borrar

Aurrea eta atzea garbi

Hezkuntzan zorrotz jarri dira ikuskariak. Bekatu larriagoen eremuan sartuko balira...

Gaizka Lasa

San Sebastián

Viernes, 7 de febrero 2025, 01:00

Santa Ageda bezperan, makilkada artean jaio zen 1858an Getarian Manuel Andres Zulaika 'Untzon' bertsolaria. Hainbat pasadizo xelebre utzi zizkigun, baina honako hau iruditu zait gaur iradokitzailea.

Bi pezetako multa jarri zion zeladoreak behar ez zen tokian pixa egiten ikusi zuelako. Manuelek isuna ordaindu zuen, zin-tzo arraio, baita bertso batzuk jarri ere: «Gobernadore batek bezela eman ziran sententzia/bi peztakua pagau ta libre zure abertientzia/konsideratzen jarri ezkero ez kantidade aundia/jendiak parra egin biarra ori da penagarria». «Ori eta ni gertatzen bada iñork errekistatzia/zeñek garbio ote daukagu aurria edo atzia/irurogei ta iru urteko aitona kastigatzia/zuk ez bezela eraman det nik artu nuen gurutzia».

Lehenengo onartu. Horrenbestez, ordaindu. Eta gero, gerokoak. Sorkuntzaren bitartez hausnarketa kasu honetan. Kontuan hartzeko jokabidea.

Ez dakit Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko zuzendari jauna bertsozalea den ala ez. Baten bati kopla batzuk jartzeko gogoa izango duela, seguru. Hezkuntza Sailak zigortu egin du zentroa matrikulazioan «irregulartasunak» egiteagatik. Kopurua ez da jakitera eman baina Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolari 140.000 eurokoa jarri diote antzeko arrazoiak medio. Alegia, ikasleak batera edo bestera bideratzeko ezarrita dauden irizpideen gainetik egokitzen ez zitzaizkion zenbait familia hartzeagatik. Zuzendariak mezu lasai askoa igorri du. «Irregulartasunak egin ziren matrikulan, eta bagenekien isuna iritsiko zela». Ez aitzakiarik ezta liskarrik ere.

Villabonan ere beste hainbeste gertatu da. Antza, ikuskariak zorrotz jarri dira Hezkuntzan. Bejondeiela! Manuelek esan bezala, ordea, ondo miatu behar nork daukan garbiago «aurria edo atzia». Ez da urrutira jo behar pixa egitea edo ikasleak matrikulatzea baino bekatu larriagoak aurkitzeko. Bilatu egin behar. Non? Betiko tokian. Diruaren arrastoari segika.

Behin multa jarri zioten Lazkao Txikiri eta zortzi hilabetez kantatzea debekatu «por insultos a la nieta de Su Excelencia». Garai hartan, Azpeitian hala moduzko gaia jarri zioten, «familia denbora baino lehen» izandako gurasoaren paperean. Orduantxe pasatu berria baitzitzaion hori Francoren ilobari, eta bertsotan gertaera hura aipatzeagatik eman zioten zigorra. Kuartelera joan zenean, hala esan zuen: «A mí por decir me echan multa; y, ¿los que lo han hecho están en la cárcel o qué? ¿No es peor hacer que decir?».

Hik ez huen bekatu larririk egin Joxemiel. Hi herritar zintzoa hintzen, ordea. Ez hire burua aberastu, ezta inor zapaldu goruntza egiteko. Hor zegok koska!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrea eta atzea garbi