Secciones
Servicios
Destacamos
Xabier Lete Benito otsoaren paperean bezalaxe sentitzen naiz, txandal elegante ahaztezin hura gabe, noski. Bihar zortzi beteko zituen 81 urte. «Atzo gauean, zazpi antxumeak ez nituen jan! Gaur goizean, hiru txerrikumeak ez ditut jan!! Auuuuuuu!! A ze gosea, auuuuuu!!», oihukatzen zuen Txanogorritxuren amonaren etxeko bidean. Bada, nik atzo, Antzerkiaren Mundu Egunean, ez nuen 'Zorretan' antzezlana ikusterik izan. Eta gaur ezin dut Rafael Berrioren diskoaren aurkezpenera azaldu, Joserra aspaldiko laguna agurtzeko desiratzen banago ere. Auuuuuuu! Gose naiz! Hori gutxi ez eta asteazkenean ere Juan Mari Beltrani merezitako besarkada eman gabe geratu nintzen, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria Gipuzkoako herri xarmagarrienean eman bazen ere. Auuuuuu!! Gosea!!
Nola diren kontuak, sabela betetzeko egin beharreko horiek eragozten dute bestelako gosea asetzea. Azala eta mamiaren arteko talka petrala. Desiren eta errealitatearen arteko desoreka deserosoa. Apustu egingo nuke Berriok ere hala pentsatzen zuela. «Temo haberme pasado la vida reuniendo el valor que me falta. Y declarando intenciones solemnes frente a un espejo. Dejando las cosas para una mejor ocasión que no llega», idatzi zuen 'Simulacro' abestian. Era berean, apustu egingo nuke 'Zorretan' antzerkiko protagonista emakumeak ere arrazoia emango zidala. Izan ere, ez al gara gu ere askotan «lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta»? Hozgailua betetzeko lurraren azpian denean, hainbestean.
Beti da interesgarria Juan Mari Beltran entzutea, baina asteazkenean bihotzetik atera zitzaiona aintzat hartzekoa ere bada: «Orhiko xoria bezala, zoriontsu sentitzen naiz bizitzea egokitu zaidan bizitzarekin, familiarekin, lagunekin, lurrarekin, gizartearekin, hizkuntzarekin eta kulturarekin». Zerekin, Juan Mari? Familiarekin, lagunekin, lurrarekin, gizartearekin, hizkuntzarekin eta, bai jauna, kulturarekin. Bejondeizula!
Nolanahi ere, lur azpitik jarraitzea beste erremediorik ez dugunontzat, gogorarazten dizuet bihar ordu aldaketa datorrela, nik aldatzeko ordua aldarrikatzen badut ere. Duela hiru urte bururatu zitzaidan hitz-jokoak aitortza jaso zuen hitz etzanetan eta Manuel Lekuona sariaren pare hartu nuen. Baina ez naiz aldatu oraindik. Eta hori Letek esan zigula gizonen lana ezagutuz aldatzea dela, eta ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea. Hala eta guztiz ere, lanera joaten jarraitzen dut Txanogorritxu, amona, antxume eta txerrikumeak jateko aukerari muzin eginez. «Intenciones solemnes» ditut. Horixe besterik ez. Eta gosea. Gose handia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.