Secciones
Servicios
Destacamos
Eta halako batean dena nahasten da. Pizten dituzte oraindik kalean Eguberrietako argiak, merkealdien atarian gaude eta anorak zaharrak ordezkaria eskatzen du garrasiko, hiltzen zaizu inguruko norbait, sendagilearekin hitzordua duzu, zaindu behar duzun hori ez da oraindik sendatu, loratzen hasia da etxeko mimosa, igartzen duzu egunak luzatzen ari direla, asteen ohiko erritmora itzultzen hastekotan zaude, haurrak bihar eskolara joango dira ….
Ez duzu festetako anabasa erabat gainditu eta zorioneko errutinara itzuli behar duzu, normaltasun esaten zaion horretara eta aspaldian gertatu zela iruditzen bazaizu ere jakin badakizu aste gutxietako kontua izan dela nahasmena, ia atzokoa. Nahikoa lehen normaltasun aspergarria iruditzen zitzaizuna orain desiragarri gisa sumatzeko. Ai, gora-behera handirik gabeko garaiak, egunerokotasun bilakatutako ohiturak …
Ez du osperik errutinak. Alderantziz, askotan asperdurarekin lotzen dugu, irudimen faltarekin. Horregatik aurkituko dituzu edonon arriskua omen den horren kontra jarduteko aholkuak, dela bikoteari buruz edo jaten edo edaten horri buruz. Horretarako omen dago errutina, bertan hausturak egin ahal izateko.
Gutako gehienok bi eten nagusi bizitzen ditugu urtean, Eguberriak eta oporrak. Hortik aurrerakoa errutinaren erreinua da eta erritmo hori hausten denean txarrerako izan daiteke, gaixotasun bat, heriotzea, langabezia, ezohiko faktura bat … Baita hoberako ere, ez da komeni ezkortasun gehiegi urtearen hasieran bertan.
Gehienok ezingo genuke bizi idatzi gabeko lege bihurtzen diren ohituretatik kanpo, egunerokotasunetik kanpo. Eguerdiro erabaki beharko genuke nor esertzen den non mahaian, ohearen ze aldean lo egin, noiz altxa goizean, ze ordutan ikusi telebista, zer jantzi soinketara joateko, noiz txukundu etxea, noiz jarri garbigailua … Erabaki gehiegi egunero, errazkeria desiragarri bihurtzeraino.
Eta bai, errutina hausten duten une horiek pozgarriak izan daitezke, nola ez, baina nork bere tamaina du horretarako ere. Kasu horietan aldez aurretik erabakitakoa egiten badugu, burmuinak atseden hartzen du, hegazkinaren gidariak pilotu automatikoa martxan jartzen duenean bezala. Horregatik ez dugu askotan egindakoa gogoratzen, une horretan pilotu automatikoa martxan genuelako. Hor ere ezinezko oreka lortu behar, pilotu automatikoaren eta kontzientziaren arteko oreka.
Zer nahi den, urte berria pozgarria izan dadila, irakurle.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.