Borrar
Bete-betean

Alfonbra gorria

Zarata handirik atera gabe, aurrera doa Zetaren Ibilbide historikoa berregin eta zabaltzeko Txinaren proiektu erraldoia

Miércoles, 25 de octubre 2023, 06:50

Palestinan (Gazan, eta baita Zisjordanian ere) Israeleko armada egiten ari den hilketa ikaragarriek, eta Hamasek bahitutako gizon-emakumeak pairatzen ari diren tortura psikologikoak komunikabideen titular nagusienak betetzen dituzte, eta horrela behar du izan. Bien bitartean nazioarte mailan beste gauza garrantzitsurik gertatzen da. Kasu askorik egiten ez bazaio ere, maila horretan jazotzen diren gertakariek eragin handia izan dezakete estatuen bilakaeran eta, ondorioz, gu guztiongan.

Joan den asteazken eta ostegunean Zetaren Ibilbideari buruzko III. Foroa ospatu da Pekinen. 110 herrialde zeuden gonbidatuak. Europatik Viktor Orban hungariarra bakarrik egon da. Txinak berebiziko interesa du proiektu hori aurrera eramateko, azpiegitura eta ibilbide komertzial berriak (edo zaharberrituak) eginez Asian eta Afrikan (eta, ahal badu, Europako hegoaldean ere), inbertsio ekonomiko eta geopolitiko gisa. Putin han izan da, eta Xi Jinpingek alfonbra gorria jarri dio. Gero eta estuagoa da buruzagi bien arteko harremana. Ukrainako gerraren ostean Errusiari jarritako zigorrek (Mendebaldeko estatuek bakarrik bete dituztenek) ez dute herrialde horretako ekonomia hautsi. Putinek fuerte ikusten du, gainera, bere burua eta ziurtzat ematen du denbora alde duela gerra horretan, orain kezka handiagoa sortzen duen beste bat hasi delako Ekialde Hurbilean, eta AEB eta EBk Ukrainari ematen dioten laguntza militar eta politikoa ahuldu egingo dela uste duelako. Xi Jinping ere fuerte dago.

Zenbait hedabide ekonomikok aurreikusten zituzten arazo ekonomikoak, higiezinen sektorearen krisiagatik, ez dira gertatu. Azpimarragarriak izan dira lehen aipatu dugun Orbanen bai eta Boric presidente txiletarraren presentziak. Litioaren munduko erreserba handienak ditu Txilek, eta metal hori asko interesatzen zaio Txinari, oso garrantzitsua izango baita industria berriarentzat. Orban, bestetik, gero eta isolatuago dago EBn, baina ez zaio axola. Putinekin gas-horniketarako akordio inportante bat hitzartu du. Nabarmena izan da, bestetik, Modi indiarra ez dela han izan, nahiz eta BRICS erakundearen partaide den, Txina eta Errusiarekin batera. Anbizio handia du Modik, eta superpotentzia bihurtu nahi du gobernatzen duen herrialdea, ahalik eta dependentzia gutxienarekin.

Nolanahi ere, aktore politiko gero eta indartsuagoa da Txina, eta Errusia bere esanetara dauka. Pekinen, Palestina/Israel auzian bi estatuen aldeko aldarrikapena berretsi dutenez, estatu arabiarrak gehiago hurbildu daitezke haiengana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alfonbra gorria