Estatuen osaera, hedadura eta mugak eztabaidagarriak dira eta auzitan jartzen dira maiz. Estatu gutxi dira munduan ikuspuntu etniko, linguistiko, erlijioso edo identitariotik homogeneoak direnak. Nazio-izaera bakarreko estatuak plurinazionalak baino gutxiago dira. Horrek gatazka politiko zein armatuak sortzen ditu, estatu barrukoak edo estatuen artekoak. Berriki, inork gutxik ezagutzen zituen bi nazionalitate azaleratu dira komunikabideetan.
Publicidad
Balutxistan Pakistaneko erregio bat da. Zabala den arren, biztanle gutxi ditu (zortzi bat milioi) estatu horren populazioaren aldean (240 milioi). Balutxistandarrak badaude Iranen ere (lau milioi, gutxi gora behera), Afganistanen (milioi bat) eta ehunka mila beste herrialde batzuetan. Balutxera dute hizkuntza propiotzat. Bai Pakistanen bai Iranen badira indar nazionalista edo independentista balutxistandarrak, eta batzuek biolentzia erabiltzen dute. Iranek misilak bota zituen Pakistanen erbesteratuta bizi diren irandar balutxistandarren aurka, eta biharamunean Pakistanek misilak jaurti zituen Iranen aurka, han errefuxiatuta dauden aktibisten kontrako erasoa zelako aitzakia pean. Hildakoak egon ziren ekintza bietan. Nazioarteko analistak harrituta daude elkarren artean harreman ona duten estatu bi horien arteko erasoaldiengatik. Ekialde Hurbila eta Ertaina oso nahastuta daude arrazoi desberdinengatik, eta gauza arraroak ari dira gertatzen.
Bashkortostan Errusiako erregio bat da. Kazakhstan errepublikatik gertu dago, biztanle gehienak musulmanak dira, eta baliabide natural inportanteak (batez ere petrolioa) ditu. Baliabide horien eta identitate bashkirioaren defendatzailea den Fail Alsinov-i espetxe-zigorra jarri diote, eta horrek protesta jendetsuak eragin ditu, poliziak gogor erreprimitu dituenak. Nolanahi ere, horrek ez du inola ere martxoan Errusian izango diren hauteskunde-kanpainan ondoriorik izango, ziurtzat ematen baita Putinek sekulako gehiengoz berrautatua izatea lortuko duela.
Europar Batasuna osatzen duten zenbait estatutan badira, halaber, identitate nazionalarekin zerikusia duten arazoak, batzuetan bi estaturi ukitzen dizkiotenak. Zorionez, ekidin dira orain arte kontu horri lotutako liskarrak, baina EBren mugan arazo oso potoloak daude, eta urte honen bukaeran AEBn egingo diren hauteskundeen ostean Trump presidente baldin bada, baliteke EBk (eta Erresuma Batuak) bakarrik aurre egin behar izatea arazo horiei. Gauza asko aldatu beharko dira EBn kanpo-harremanetarako politika sendo eta koherente bat izate aldera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.