Jakina da eskuin muturreko alderdiak Europako ia estatu guztietan indar handia hartzen ari direla. Kasu batzuetan, gobernuetan daude. Italian, hiru alderdiren arteko koalizioaren buru da Georgia Meloni ultra. Finlandian, lau partiduren arteko koalizioaren kide da eskuin muturra. Frantzian, Le Penen partidua inkesta guztietan lehenengo dago. ... Fenomeno sozio-politiko horrekin batera, beste hau ere ari da gertatzen: eskuineko alderdi klasiko batzuk ultraeskuinaren ideiak edo proposamenak hartuz muturreko posizioetara abiatu dira. Bi gai dira mugimendu hori markatzen dutenak: immigrazioa eta ultranazionalismoa. Lehenengoari buruz, ezagunak dira planteamenduak: mugak itxi, etorkin gehiago etor ez dadin, nahiz eta lan-merkatuan soldata baxuko lanetarako demanda handia dagoen. Maiz, planteamendu horiek diskurtso xenofoboak sortzen dituzte. Aipatu dugun bigarren osagaia, berriz, etorkinen aurkako jarrerekin erraz nahasten da, herritar autoktonoen interesak eta balio kultural eta identitarioak sutsuki defenditzeko helburu edo aitzakiarekin erruduntzat edo etsaitzat hartzen baita gizatalde, komunitate edo kanpoko herrialde bat. Muturrerantz joaten ari den eskuin kontserbadoreak badu hirugarren ezaugarri hau ere: politika ekonomiko neoliberal erradikala aplikatzea, Ongizate Estatua eta justizia soziala deseginez.

Publicidad

Adibidez, Alemaniako kristau-demokrazia oso eskuinera joan da, eta baztertu egin ditu Kohl edo Merkelek defenditzen zituzten ideia eta politika batzuk. Italian, Demokrazia Kristaua desagertu egin zen, eta bere ezkerreko adarra erabat ahaztuta dago. Orain, alderdi posfaxista baten eboluzioaren emaitza den partidua da eskuineko koalizioaren burua; populartasun handia du lortu du postu horretan Melonik. Bella Ciao kantatzen zuten partisanoek burua altxatuko balute! Nolanahi ere, italiar lehen ministroaren Fratelli d'Italia edo Frantziako Le Penen Rassemblement National alderdiek beren aurpegi estremistena ezkutatu egin dute. Hori lotzen badugu eskuin klasikoaren erradikalizazioarekin, oso litekeena da datorren ekaineko hauteskundeen ondorioz eratuko den Europako Parlamentu berriaren osaeran bat egitea eskuin biek, muturrekoak eta kontserbadoreak.

Indar demokratek gertatzen ari denari buruzko analisi zorrotzagok egin beharko lituzkete, klitxe eta paradigma zaharrak zokoratuz. Industrian edo lehen sektorean diharduten langileen, gazteen edo ziurgabetasunak harrapatu dituen klase ertaineko zenbait pertsonen artean haserrea eta beldurra zabaltzen ari dira nabarmen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad