Politika hitza Grezia klasikotik dator. Polis izen orokorrarekin deituak ziren hiri-estatuen kontuak hartzen zituen barruan politika hitz horrek. Herrialde, komunitate edo herri baten jardueraren zer-nolakoak edo norabidea baldintzatu ditzakeen edozer gauza da politika. Ez bakarrik partiduek edo erakunde publikoek egiten dutena, baizik eta gobernuz kanpoko erakundeek, eragile sozialek edo lobbyek egiten dutena ere da politika. Ekintza kulturalak ere izan daitezke politikoak, ideiak edo balioak sortzen dituzten neurrian.

Publicidad

Aurtengo Eurovision musika-festibalak ukaezinezko dimentsio politikoa izan du, Israelen parte hartzea dela-eta. Irrati-difusioaren europar batasuna (EBU, ingelesez) erakundeak antolatzen duen festibal horretan 38 estatuk hartu dute parte, baina horietako 22ko ordezkariak izan dira Malmö hiri suediarrean joan den larunbatean egin zen ekitaldian kantatu zutenak. Israel Eurovisionetik kanporatzea eskatu zuen hainbatek, Gazan egiten ari den hilketengatik. Errusia kanpoan geratu zen Ukraina inbaditu zuenean. Baina EBUk ez du Israel kanporatu, eta telebotoak erabaki zuen Israel Malmöra pasatzea. Herri horretan egin diren manifestazioek eta ekitaldiaren areto barruan zeuden eurofans gehienen oihuek argi utzi zuten Israelek gaitzespen handia sortzen zuela. Baina bozketan sorpresa egon zen. Abestien arteko sailkapena erabakitzeko botoen erdiak estatuetako telebistek antolatutako epaimahai «profesionalek» erabakitzen dituzte. Horretan emaitza kaskarra lortu zuen Israelen kantak. Baina herritarrek telefonoz emandako botoetan bigarren geratu zen israeldar abestia (Espainian, lehenengo). Badirudi boto politikoa egon zela. Nork eraginda? Eskuin eta ultraeskuineko pertsonek, gehien bat. Telebotoan pertsona bakoitzak 20 boto bidali ditzake (eurona ordainduz). Oso eurofans izan behar da botoa emateko, edo politiko-ideologikoki motibatuta egon telebotoa bidaltzeko.

Deigarria da estatu askotako eskuin eta ultraeskuinak (gero eta diferentzia gutxiagorekin beren artean) Netanyahuren basakeria ez gaitzestea eta milaka eraildakoen gorpuen gainetik israeldar gobernuari apoioa ematen jarraitzea. Islamofobiagatik? Buruzagi israeldarraren autoritarismoa eta militarismoa gogoko dutelako?

Eurovision irabazi zuen suitzarraren ez binarismoak babes handia jaso zuen. Errealitate berriak plazaratzen ari dira. Niri Britainia Handiaren abestia (eta errepresentazioa) gustatu zitzaidan gehien. Telebotoan ez zuen botorik jaso. Zero. Herrialde horren isolamenduaren seinalea ote da?

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad