Asiaren garrantzia eta pisua gero eta handiagoak dira, zutabe honetan behin baino gehiagotan esan dugunez, eta kontinente horretako herrialdeak (ez handienak bakarrik) nabarmentzen ari dira estatuen arteko hartu-emanetan eta nazioarte eremuan. Malaysia da horietako bat. Per capita errentari bagagozkio, malaysiarrena mundu mailako bataz besteko ... kopurutik gertu dago; Txina edo Argentinarena baino pixkat txikiagoa da. Posizio geoestrategiko inportantea du eta ASEAN, Asiako hego-ekialdeko estatuen arteko elkarteko kidea da.
Publicidad
Anwar Ibrahim Malaysiako lehen ministroa Berlinen izan da, herrialde asiarrak Alemaniarekin dituen hartu-emanei buruz hitz egiteko. Horrelakoetan ohizkoa den bezala, prentsaurreko bat eman zuten elkarrekin Ibrahimek eta Scholz kantzilerrak. Guztiz ezohizkoa den zerbait gertatu zen. Palestinan gertatzen ari denaren aurrean, alemanak Israelen defenditzeko eskubidea aipatu zuen, eta malaysiarrak sutsuki erantzun zion esanez kontuan hartu behar dela palestinar herria azken hirurogei urteetan jasaten ari den kolonizazioa eta errepresioa. Ulergarria izan daiteke neurri batean agintari alemanak, Israeli buruz egiten dituzten adierazpenetan, Holokaustoaren itzalarengatik itsututa egotea, baina giza eskubideen defentsa eta babesa oinarri dituen estatu bateko buruzagia derrigortuta dago israeldar gobernuaren ekintza kriminalak gaitzestera.
Horrez gain, azpimarragarria bezain kezkagarria da EBko herrialde gehienetako agintari politiko nagusienak ez jabetzea Palestinako sarraskiaren kontuan dituzten jarrerak minoritarioak direla munduan, eta beste gai batzuekin berdina gertatzen dela. Analisi pobrea litzateke hori europar herrialdeen kolonizazioaren ondoriozko erreminari egoztea. Sakonagoa den fenomeno bat ari da gertatzen: Europaren ahalmena, autoritate morala, eragiteko gaitasuna eta prestigioa gero eta txikiagoak dira, eta horretaz kontziente ez izatea kaltegarria izan daiteke eremu askotan. Errealitate printzipioa behar bezala doitua edukitzea ez da inportantea norberarentzat bakarrik, baizik eta komunitate eta herrialdeentzat ere bai.
Hilabete gutxi barru Europako Parlamentua aukeratzeko hasiko den hauteskunde-kanpainan gai hori jorratu beharko litzateke, baina nago barrura begirako kontuak izango direla eztabaidagai nagusienak, batez ere estatu bakoitzeko barne liskar politikoak eta immigrazioa. Europar identitatea oso ahula da, eta jarrera nazionalista eta protekzionistak ari dira zabaltzen. Baina Etorkizunaren erronka potoloak ate joka ditugu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.