Secciones
Servicios
Destacamos
Drogen kontsumoa hazten ari da, behintzat Estatu Batuetan eta Europan. Ez da posible datu fidagarririk izatea, legez kanpo dagoelako (legezkoak diren farmakoak eta zenbait kasutan marihuana izan ezik). Nolanahi ere, drogen ekoizpenak eta banaketak ekonomia oso indartsua eta egitura ahaltsuak sortu ditu, estatu batzuetako polizia eta segurtasun egituren parekoak. Ezagunak dira Mexiko edo Kolonbian diharduten droga-kartelak. Kokainaren ekoizle nagusiak Kolonbia, Peru eta Bolivian kokatzen dira, eta dirudienez Ekuador bilakatu da narkotrafikoaren leku inportanteenetakoa. Oso kezkagarriak izan dira narkotrafiko-bandek han eragin dituzten matxinadak espetxeetan, eta telebista-estudio batean zuzenean egindako erasoa.
Ekuadorrek estatu ahula du, era askotako arazoekin. Pobrezia oso zabalduta dago, eta gazte askok drogen sareetan aurkitu dute diru-sarrerak izateko aukera. Baliabide asko behar dira narkotrafikoak sortutako erronkari aurre egiteko, eta Ekuadorreko estatuak dituenak ez dira nahikoak. Nola uztartu interes desberdinak eta 'subiranotasunaren' exijentziak nazioarte mailan horrenbeste lotura eta konexio dituzten droga-kartelen aurkako borrokarekin? Sare eta ibilbide oso potenteak daude aipatu ditugun Latinoamerikako estatuetan droga AEBn sartzeko helburuarekin. Halaber, Guayaquileko portutik Europakoetara heltzeko bideak ere ondo finkatuak omen daude, antza Albaniako mafia batzuren eskutik.
Arazoa oso larria bezain konplexua da. Kontsumoa gutxitzea ez da posible; aitzitik, zenbait adierazleren arabera gora doa. Drogak legeztatzea? Gai guztiz eztadaigarria da eta, edozein modutara, munduko estatu guztietan hartu beharko litzatekeen erabakia da. Posible al da droga-kartelei beren baliabideak moztea edo murriztea? Neurri batean segur aski bai, pobreziaren aurkako politika publikoak indartuz eta, ondorioz, droga-ekoizpen eta banaketaren sareetan sartzen diren gizarte-bazterkeria egoeran dauden gazteei bide hori ekidinez. Baina hain tentagarria da dirua erraz eta azkar irabaztea, nahiz eta horrek berarekin dakarren bizitza arriskuan jartzea eta askatasuna murriztea.
Batzuek esan dute Ekuadorreko Noboa presidenteak El Salvadorreko burua den Bukeleren bidea har lezakeela, polizia eta armada mugarik gabe erabiliz bandakideen aurka, eta milaka pertsona (maiz froga sendorik gabe) espetxeetan sartuz. Errepresio horren gogorra erabiltzea, giza-eskubideak larriki urratuz, ez dut uste ez zuzena ez efikaza denik, epe laburrean delinkuentzia nabarmen jaisten bada ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.