Secciones
Servicios
Destacamos
Klima aldaketari dagokionez, negazionistak uda txarra ari dira izaten. Zalantzarik ez dago jada berotegi-efektuaren ondorioz Lurraren klima aldatu egin dela. Fenomeno ezohikoak eta larriak ari dira gertatzen, ez bakarrik sufritu dugun bero ikaragarria. Zientifikoak aspaldi ari dira ohartarazten atmosferara horrenbeste karbono-dioxido (eta metano) isurtzeak erakar dezakeen desastreaz. Alferrik izan da. Kaltea eginda dago, eta orain neurri erabakigarriak hartu ez izanaren ondorioak jasan beharko ditugu. Ikaragarrizko suteak egon dira zenbait tokitan, ekaitz beldurgarria Saudi Arabiako Mekan, izugarrizko lehorteak (Panamako kanalean arazoak egon dira horregatik), Antartikan milaka pinguino hil dira izotza urtzeagatik… Egunkari honetan, Klima-Aldaketari buruzko Euskal Zentroko ikerlaria den Marta Olazabalek adierazten zuen egoerak okerrera egingo duela, eta energia eta ura kontsumitzeko usadioak aldatu beharko genituzkeela. Nazioarte mailan zenbait erabaki adostu dira, baina ez dira nahikoak eta, gainera, ez dira betetzen ari. Ingurumenaren eta Lurraren egoera zain-tzearen gainetik enpresen eta horien akziodunen interesak, garapen ekonomikoa sustatzea eta herritarron bizimodua mantentzea daude. Ukrainako gerraren ondorioz gas errusiarra gutxitu denean ikatza erre da barra-barra; hazkunde ekonomikoa izaten ari diren potentzia emergenteak ez daude prest hazkunde hori arriskuan jartzeko erregai fosil gutxiago erreaz. Eta herrialde 'aurreratuenetako' herritarrok ez gaude, ezta ere, prest kotxea gutxiago erabiltzeko, edo bidaiatzen dugunean hegazkina ez hartzeko.
Datu oso kezkagarriak ematen zituen The New York Times egunkarian argitaratutako artikulu batek, Jason Bordoff adituak firmatua. Petrolio-konpainia handien engainua salatzen zuen, esaten baitute 2050erako isurketak 0 izango direla, baina hori ez dute inondik inora ere beteko. Aurten 500.000 milioi dolar gastatuko dituzte petrolio- eta gas-erreserba berriak aurkitzeko eta ustiatzeko. Bestetik, akziodunei izugarrizko irabaziak emango dizkiete, diru hori energia garbiei buruzko ikerkuntzan inbertitu ordez. Hona IAE, Nazioarteko Energia Agen-tziak emandako datuak: konpainia horiek beren irabazien %5 baino gutxiago destinatu dute ikerkuntzara. Diruzalekeria ikaragarri hazi da munduan azken hamarkadetan, eta ingurumena txikitzen ari da.
Neurri oso drastikoak berehala har-tzea premiazkoa da. Botere publikoak horretara derrigortzeko mundu mailako kontzientzia soziala eta herri-mugimendu indartsua beharko lirateke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.