Las diez noticias clave de la jornada

Ez du soluziorik. Hori litzateke gaurkoan komentatuko dugun gaiari buruz batek baino gehiagok esango lukeena. Baina soluzio hitzak arazo edo gatazka bat dagoela adierazten du, eta immigrazioa ez da arazo bat, fenomeno geldiezin bat baizik.

Publicidad

Espainiak du, abendurarte, Europar Batasunaren Kontseiluko presidentziaren ardura, eta horrek esan nahi du EB osa-tzen duten estatuetako ministroen bilerak koordinatu behar dituela. Immigrazioa barne ministroen agendan beti dagoen gai bat da. Migrazioa eta Asiloari buruzko akordio berri bat ari dira negozia-tzen EBko barne ministroak, baina akordioa ez da heltzen. Akordioa, dena den, Europar Parlamentuak berretsi beharko luke, europar arau bilakatu dadin. EBko erabaki-prozesuek elkarrizketa eta negoziazio asko exijitzen dituzte. Moteltasuna eta «bileritisa» dira horren kostuak, baina hori onargarria dela iruditzen zait, erabaki horiek bizi-kalitatean eta eskubideen babesean onurak ekartzen badituzte guztiontzat. Dena dela, immigrazioaren kasuan ezkorra naiz, analisi eta ikuspegi okerrak erabiltzen direlako nire ustez.

Zergatik alde egiten dute etorkinek beren bizilekuetatik? Helmuga duten herrialdeetan lana aurkitzea espero dutelako. Diruzalekeriaren urrezko zekorra gurtzen den honetan, soldata baxuak, lan-merkatu beltza eta abar zabaldu egin dira konpainia handien etekinak zifra lotsagarrietara igoaz. Bestetik, demografia izugarri ari da jaisten Europan. Horren guztiaren ondorioz, etorkin mordoak jarraituko du Europara etortzen, hesi guztien gainetik jauzi eginez. Ikuspegi konplexuago bat beharko litzateke immigrazioa bidetazeko, elementu hauei, gutxienez, erantzuna emanez. Nagusitu den kapitalismoaren bertsio basatiari mugak jarri, ekonomia beltza desagertarazi, Mendebaldeko Europan egin zen paktu edo kontratu sozio-ekonomikoa berpiztu eta eguneratu, globalizazio berri eta desberdin bat eraiki, Hegoalde Globaleko herrialdeekin benetako lankidetza eta elkarlana landu…

Beste kontu bat da asiloarena. Ehunka mila gizon-emakumek utzi behar izaten dute beren bizilekua, pertsegiturik daudelako. Giza eskubideetan benetan sinesten badugu, ateak zabaldu beharko genizkieke.

Datozen egunetan EBk bilera egingo du Granadan. Baita Europar Erkidego Politikoak ere. Duela gutxi sortutako entitatea da hau, Europa geografikoa (Kaukasoraino) osatzen duten herrialdeek osatzen dutena (Errusia eta Bielorrusia izan ezik). Onuragarria da beti hitz egitea, baina sakontasun handiko akordio historikoak behar ditugu, immigrazioari buruz, lehena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad