Borrar
Bete-Betean

Terrorismo zer da?

Moskuko atentatu basatiaren harira, esanahi politikoa eta juridikoa duen terrorismo hitzaren erabilera desberdinak aipa daitezke

Miércoles, 27 de marzo 2024, 01:00

Moskuko kontzertu-areto batean modu indiskriminatuan tirokatzea dozenaka pertsona erailez terrorismoa da. Lur hiztegi entziklopedikoak honela definitzen du: «politika helburu bat lortzeko izua sistematikoki erabiltzea». Atentatua erreibindikatu duen ISIS edo Estatu islamiarra taldeak zenbait atentatu egin ditu bere ibilbidean populazio zibilaren aurka, izua sortuz eta ... inor bereizi gabe erailez. Helburu edo motibazio politikoa dute bere ekintzek, neurri handi batean mendekua. Talde terroristak, ekintza erreibindikatu duenean, kristauen aurka jardun zuela esan du. Deigarria da hori. Atentatu terroristak egin aurretik, etsaitzat hartzen den talde bat identifikatzen da, eta haren aurka gorrotoa zabaltzen da, indarkeria erabitzen duen taldearen ekintzak justifikatzeko eta bere jarraitzaileen apoioa mantentzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Terrorismo zer da?