Secciones
Servicios
Destacamos
Ez dakienak ikusten duena ikusten du. Ikusten duena, eta ez besterik. Gehiago ezin ikusi, dakiguna baino. Ez dago ez dakiena baino itsuagorik. Hortxe esaera zahar berri bat. Txepetxa zer den ez dakienak txoria ikusiko du. Xoxoa denik ere ez dakienak esango du begira txori beltz horrek zein ondo abesten duen. Belea xoxoarekin nahastu eta txori beltz kantari on hari eztarria urratu zaiola sinesten duen arte. Arranoa txori handi bat baino ez da izango, hegan-hegan dabilena zerua baino gorago. Ez hosto, ez lore eta ez fruitu, neguan, arbola arbola da. Zuhaitza. Enborra ukitu, laztandu, usaindu, sentitu eta karraskatzen dakienak agian jakingo du begiek ikusten ez dutena ere. Gainerakoan, arbola arbola da negu, udaberri, uda eta udazken. Askotan arbola baino ez. Begiek dakiguna ikusten dute. Betaurrekoak edo lentillak alferrik belar artean belarra zapaltzen duenak.
Almintza ulertu nion nik. Kontatu-kontatu eskatu nion. Umil esan zidan berak kontatutakoaz gain, sarean-interneten-ezerezerraldoihorretan topatuko nuela informazioa aise. Mendian gora eta behera gindoazen lokatzez lepo. Pasa den igandean. Gipuzkoako 37. eskolarteko ibilaldi neurtua egokitu zen Ormaiztegin eta gu hantxe. Lokatzez lepo. Semeari esan zion almintzetan garbitzeko zapatila-botak. Almintza ulertu nion nik. Zauria egiten duen belar luzanga zapal hori, bai. Txakurrek eta katuek jaten dutela kontatu zigun. Bitxia dela bai, txakurrek eta katuek belarra jatea. Ezetz, ez dutela belarrik jaten. Almintza bai. Almintza ulertu nion nik. Sabel digestioa-edo hobeto egiteko. Begiratzeko lasai sare-internet-ezerezerraldoihorretan. Eta nik ezetz, edo agian baietz, begiratuko nuela, baina kontatzeko eta kontatzeko. Pribilegioa dela dakienari entzutea, bertatik bertara, besteen esperientziek aberasten gaituztela eta solaserako espazioek.
Pasa dira egun gutxi batzuk eta sarean-interneten-ezerezerraldoihorretan jarri naiz almintzaren bila. Ezer ez. Ahalegina egin dut hemendik, ahalegina egin dut handik, eta halako batean konturatu naiz almintza almitza dela eta almitza albitza izan daitekeela. Izan ere, guk horrela esaten dugu, baina auskalo beste toki batzuetan, ezta? Almitz. Aurkitu dut bitxikeria: txakurrek tripako minez daudenean botaka egiteko jaten omen dute. Guri ebakia egiten digu, zasta, ezjakintasunean. Almitzak. Bila eta bila Almitz-mendiraino iritsi naiz. Zarautzeraino. Pentsa zer diren kontuak. Ez dago galdetzea bezalakorik. Dakienari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.