Secciones
Servicios
Destacamos
Mutila da, baina esaten du neska sentitzen dela. Neska da, baina mutila izan nahi du. Nesken arropak jantzi nahi baditu, ba jantzi ditzala. Ile motza badu, mutila izango da. Ez dakit zeinek ez dakit noiz esan omen zuen neskak neskari ezin ziola muxu eman. Ezta, ama? Ezta, ama? Ezta, ama? Ezta, ama? Ezta, ama? Elegeteezdakitzer eguna omen da bihar, ezta, ama? Jazz naiz liburua irakurri dugu gelan, ama. Eta? Ba, hori. Hori dena.
Eta hasi da festa. Beste askotan bezala. Hariari tira eta tira eta tira eginez gero, jardun askean, lortzen da argi pixka bat egitea. Ze gainerakoan ez didazue esango tunel ilun, zakar, korapilatsu, sasiz beteak ez direnik sentitu, nahi izan, arropa, jantziak, ileak, muxuak eta gainerako saltsa guztiak. Nahaste gehiegi ez ote dugun sortzen borraste gehiegi ekidin nahian.
Izan badena da eta kito. Pertsona bakoitza (esan beharra ere). Eta elefantea dela esaten badu nire alabak? Ez, lasai, ez du elefantea dela esango. Izan badena esango du, esaten uzten badiozu. Eta hor hasten dira helduaren beldurrak. Zer, non, nola entzuten duten gure umeek; zer, non, nola eramaten duten etxera; zer, non, nola azaltzera behartzen gaituzten. Umea galdezka etortzen bada, zer esan behar diot nik? Elegetebeiplusarekin zerikusia ez duen (tira, zerikusia izatea nahi badugu, hemen denak du guztiarekin endredoa) gai bat tarteko, aurreko batean antzerkigile batek esan zidan familientzat sortutako azken antzezlana zela eta, ikus-entzule batek bidalitako mezu bat jaso zuela posta elektronikoan obra hura umeentzat ez zela esanez, ikusitakoak (eta entzundakoak, noski) etxean ikusitakoaz hitz egitera behartzen zituelako. Hain zuzen ere. Hain zuzen ere. Hain zuzen ere. Etxeetako solasak behartu (eragin?) behar badira, behartu (eragin?) egin beharko dira. Eta eskerrak umeek galderak egiten dituzten. Kontua da zenbateraino gauden erantzuteko prest. Eta gertu. Zeri esaten diogun erantzutea.
Beldurrak. Fobiak. Armiarmei, hegazkinei, toki itxiei, jendetzari. Jendeari. Jende hari. Fobia. Herstura-nahasmendua da. Fobia sentitzen duenarena, ez fobia eragiten duenarena. Herstura-nahasmendua. Izatekotan, izan gorrotoari fobia.
Ama, elegeteezdakitzerplus fobiaesatendaama? aurkako eguna da eta ostadarrarekin ez dakit zer egingo dugu bihar eskolan. Maitte, gaur Argiaren Nazioarteko Eguna da eta hasi gaitezen ostadarrari argi egitetik. Nahastea borraste bihurtu ez dadin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.