Secciones
Servicios
Destacamos
Kontu batzuk isilpean kontatzekoak dira. Baina tarteka aitortzak paperean idazteak ere terapia lanean lagun dezake. Urdaileko korapilo hori arindu dezake barrua kanporatzeak. Ezkutuan egindakoak ipurdi bistan jartzea mesedegarri izan daiteke. Sekretuak herdoildu egiten dira bestela. Bakarren batek barre egingo du, besteren batek lotsagabe hutsa naizela esango dit, nirekin haserretuko denik ere izango da... Baina nik ere, zuk bezalaxe, maskuria neurri jakinekoa dut eta, behar denean, pixa egin behar. Bai, kontua ez da pixagura sentitu eta brausta bertan epel pixerreka sortzea. Non, noiz eta nola aukeratzeko nahikoa asti izaten da. Gehienetan. Orduko hartan ehiza postu baten ondoan egin genuen pixa semeak eta biok. Mendian, basoan, naturan pixa egin genuela esan nezake. Nork ez. Komun ederragorik. Pikotxean, ipurmasailak belar luzeenekin ihes-jolasean. Mendian, basoan, naturan egin genuen pixa, baina ehiza postu baten ondoan. Apropos. Propio. Hementxe, esan nion semeari. Eta zarra-zarra busti genuen isiltasuna. Zakurrak nola, guk ere arrastoa utzi genuen. Ez zaizkit ehiztariak gustatzen. Ez zaizkit, pum eta pum, loa leherrarazten duten udazkeneko igande goizak gustatzen. Min ematen didate mendian «Kontuz ehiztariak» ohartarazten duten kartelek. Ez dira ohar, agindu dira: «Alde hemendik».
«Txoriak ditut maite» jarri nion izenburu bederatzi urterekin idatzi nuen ipuin bati. Protagonista piper-potoak astintzen jarri nuen, zarata egiten, txoriek arrisku artetik ihes egin zezaten. Urte batzuk geroago, mendi-bide zoragarri batean barna aitarekin solasean, hizketan, askatasun gosez, emozioz barrezka eta txaloka nindoala, ehiza postu altu batetik oihu eta irain egin zigun ehiztari batek baxuago hitz egiteko esanez. Eta aginduz. Ez, ez zaizkit ehiztariak gustatzen. Pasa den igandean, zenbait familia, ume eta guraso, Lokiz mendilerrora joan ginen mendi-inguruaz gozatzera. Aurreikusitakoa egin gabe jo behar izan genuen atzera. Berrogeita hamar zakur eta ehiztarik, lainope itxi itsuan, tiro han eta zaunka hemen, mendi-magala berendua zuten. Ehiztarietako baten walkie talkietik beste baten ahotsa entzun nuenean, 'Matad al puto jabalí...', barrenak inarrosi zitzaizkidan... Indarkeria zer den...
Naturak eta giza jarduerek oreka behar dute. Ados. Basurdeek ingurua irentsiko dute, eta Gipuzkoako Aldundia ehiztariekin neurriak eta baldintzak adostu nahian dabil. Arazo bat dago agerian eta bide eman behar zaio. Baina ahal dela izan dadila konponbide.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.