Pepe Mujica hiltzen ari da. Bai, denok ari gara hiltzen, baina bera pixka bat gehiago. Batez ere, ahots gora esaten ari delako agur. Mikrofonoa eskuan duela. Heriotza hitz bihurtzea ez da erraza, baina errazak ez diren hainbeste kontu egin ditu berak... Izan gaitezen belaunaldi berriak hezteko gai, entzun diot esaten egunotan. Ez da poetikoa diodana (ez horixe, baina biba zure hitzen poetikotasuna!), egin du oihu Pepek. Gorrotorik ez, aldarrikatu du. Bere bihotza eskaini du lau haizetara. Nik zatitxo bat hartuko dizut, Pepe. Eta zure hitzen zurrunbilo melodikoan murgilduko naiz behin eta berriz; poesiaren bila, esperantzaren bila, koherentziaren bila. Bizitzaren indarrak hor behar du taupaka. Eskerrik asko!
Publicidad
513 metro da Uruguayko mendirik garaiena. Eskaskeria dirudi. Nondik begiratzen zaion, ordea. Duintasunak asko balio du, ezta, Pepe?
8.848,86 metro ditu Everest mendiak, munduko gailurrik garaienak. Han goitik... Han goitik auskalo zer ikusten den. Dena. Dena eta izotzetan arrakalak. Eskailera horizontalik jarri ezean, ezin bidean aurrera egin. Paradoxa bitxia, han gora igotzeko eskailera bertikalki ez, eta horizontalki jarri beharra. Horretan ere jakin egin behar da, pausoa emateko pausoa nola eman asmatzen. Bestela, arrakala, eta arrakalan zuloa.
1980an iritsi zen Martin Zabaleta Everestera. Puntaren puntara. Handia egin zuen. Gorri, zuri eta berdez jantzi zuen tontorra. Eta ttak, ETA atera zen argazkian. Ni jaio gabea nintzen. Hori da memoria. Kontatzen digutena, entzun eta ikusten duguna. Oihartzun egiten diguna plof-plof txilipurdi eta buelta. Hori da memoria; gaur orduko hari ematen diogun forma. Athletic-ek omen egin dio San Mameseko azken partidan eta, kris-kras, zabaldu da arrakala izotzetan. Konfrontazioa, e, Pepe? Iskanbila. Beste behin. ETAk behin betiko su-etena iragarri eta 13 urtera, lotsa emangarri, oraindik ez gara eskailera horizontalean kokatu eta aurrera egiteko gai. Ez luke zaila behar. Martinek egindako igoeragatik omenaldia merezi badu, egin diezaiotela omen. Baina baloiari ostiko eman ordez, eskuetan mikrofonoa hartu eta testuingurua (milaka pertsona, ume, gazte eta heldu, tartean sufrimendua minean daramatenak) baliatuz, altu eta ozen, indarkeriaren deslegitimazioa puntaren puntara eramango balu? 44 urte eta gero, zer gutxiago. Memoria hori ere bada, egindakoen ardura hartzea, eta belaunaldi berriak hezteko gai izatea, e, Pepe? Nola jarriko gara Everesti begira, Uruguayko mendirik garaienaren parera iristeko gai ez bagara?
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.