Atea kris eta kras. Ia oharkabean itxi genuen. Hamabost egunetarako. Gero luzatu zen eta zabaldu eta korapilatu eta tenkatu eta zast ia-ia eten soka. Nor bere oroitzapenek bizi dute. Eta, aizue, zer den bost urteko bidaia egitea. Abiadura pausatuan, badaezpada ere gerrikoa jantzita, sabela ez zorabiatzeko moduan. Nik arnas hartze bat behar dut, arnas hartze sakon bat, martxoaren 12ko lan-bilera hura, martxoaren 13ko erabaki haiek eta martxoaren 14ko despedida pausaz pausa bergogoratzeko. Bost urte. Erraz esaten da. Nik azken lau-bost-sei-zazpi urteotako oroitzapen antolaketa guztiak Covid-19aren pandemiaren arabera egiten ditut. P.A. eta P.O. Pandemia garaia denbora marka bihurtu da.
Publicidad
Duela bost urteko martxoaren 13 hartan, hurrengo eguna, azken egun hura, Iribas inguruetan egingo genuela erabaki genuen. Larraun errekaren iturburura joango ginela. Ibili egingo ginela. Oinez. Belarra zapalduko genuela. Geratu egingo ginela bitxiloreren bat ikusiz gero. Eta makurtu. Sugandilak harrapatuko genituela begiekin eta ea amona mantangorriren bat ikusten dugun. Erabaki eta joan egin ginen. Zuhaitzak besarkatu genituen eta barre egin genuen iturburutik jaiotzen ari zen ur tanta haren ibilia irudikatuz. Orain bada eta gero agian ez da izango. Zer da ba ur tanta bat erreka baten zurrunbiloan? Gogoan dut barre egin genuela, barre asko egin genuela. Ozen egin genuela barre. Badaezpada ere. Poltsikoan gorde genuela barre haien oihartzuna. Eta gogoan dut ez genuela inor gurutzatu. Ordurako bakartuak geundela gure familia nukleoan.
Eta haren atzetik atea kris eta kras. Begiak itxi eta eguraldiari dagokionez, inoizko udaberririk ederrena ikusi eta sentitzen dut 2020ko hura. Argia, epela, naturaren adar jotze bat leihoan barrena. Iribasko iturburuko ur tanta harekin oroitu nintzen ondoren etxean pasatako egun askotan. Orain non egongo da eta orain non egongo da. Arrain baten sabelean irudikatu nuen arte. Hantxe kobazulo.
Martxoaren 13 eta 14 haietan aurreikus ezin zitekeena aurreikusi genuen. Eta gero sinetsi genuen hobeak izango ginela. Txalo egin genuen eta promes. Hobeak izatera egin genuen jolas jolas-arauak zein ziren ondo zehaztu gabe. Eta orain, atzera begira jarrita, irrigarria dirudi puzzle pieza bakoitzak. Hobeak nola, hobeak zertan, hobeak zertarako, hobeak zergatik, hobeak norekin, hobeak norentzat. Orain, izan, bagara. P.O. da orain eta P.A.-n bezala egiten diogu txalo. Besteari baino, geure buruari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La mejor hamburguesa de España está en León
Leonoticias
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.