Secciones
Servicios
Destacamos
Iruñeko Mankomunitateko Pinaquy Aretoan pasa den asteartetik ikusgai dago Lucas Vallecillos argazkilari katalanaren 'Hiroshima eta Nagasaki' erakusketa. Duela 80 urte suntsitu eta ezerez bihurturiko bi hirien arnasa du erakusketak irudi eta hitz artean bildua. 1945. urtearen bukaeran, 210.000 heriotza inguru zenbatu ziren. Eginiko kalkuluen arabera, harrezkero beste hainbeste jende hil da bonbardaketa atomiko haien ondorioz. Bertako herritarrak modu masiboan eta inongo bereizketarik gabe hil zituzten eta inork ez du gerra-krimen haiengatik zigorrik jaso. Horri esaten zaio desagerrarazi. Existentzia ukatu. Begiak hil. Horri esaten zaio lurra jo. Zuloa zulatu. Mamutu. Hiroshimako Bakearen Memorialeko Zenotafioan epitafio bat dago gertatua berriro ez dela gertatuko adierazten duena. Hartu atseden lasai, berriro ez dugu-eta halako akatsik egingo. Dio. Gizakiak inoiz-inon ez duela halako gerra-gaitzik eragingo, alegia.
Burutik haizatu ezinda dut esaldia. Tripetatik lekutu ezinda. Bizitzaren (edo heriotzaren esan beharko genuke) erritmoa geratu, eta hotz-hotzean eta bero-beroan saihets arteko itotasunari kontzientzia pixka bat itsatsiz gero, garrasia lehertzeko modukoa da. Esaldi egina dirudi. Ez errepikatzeko bermea. Ez errepikatzeko bermea. Ez errepikatzeko bermea. Nola gertatuko da halakorik berriro? Eta ari da gertatzen. Eta begien aurrean. Tripa-buru-saihetsen aurrean. Infernua iragarri zuten eta infernua eragiten jarraitzen dute Gazan. Eta gu begira. Saiatzen gara mobilizazioa han, salaketa hemen, baina ez dugu asmatzen historia bizi izanak eman beharko ligukeen esperientziatik nor izaten. Giza Eskubideen defentsa lehen lerrora ekarri dugun garaian bizi gara, Europak behar luke non eta zer jakin.
Abu Saifi irakurri diot amesteko luxua lapurtu dietela. Irudikatu goiz bat leiho ertzeko argitasunik gabea. Irudikatu argitasun beltz bat. Zeri itxaron beharrik ez izatea. Irudikatu pentsamendua mutilatua izatea, lo-ahotsa mututzea. Irudikatu bat-batean ez zarela. Abu Saifi irakurri diot amesteko luxua lapurtu dietela.
Orain eta berehala behar luke honek akabera. Eta ez errepikatzeko bermea. Auskalo zer ekarriko digun etorkizunak. Etorkizunak guri baino, guk etorkizunari zer ekarriko diogun aztertu, hausnartu, landu eta erabaki beharko dugu. Txikian eta gertuan behintzat. Beste dimentsio batzuetan ere eragiteko indarrak elkartuz. Ez ahaztu Gaza. Eta ez ahaztu ez errepikatzeko bermea ez duela memoriak soilik bermatzen. Palestinak bizirik behar du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.