Secciones
Servicios
Destacamos
Burla egiten zioten. Hitz-totela zelako, eta itsusia. Itxuraz aldrebesa omen zen. Gaizki egina. Zigor bat aitari ezarria. Lapurra izateagatik. Errotari lapurra. Bederatzi hatz zituen haurrak esku batean, bi bestean. Belarri bat bestea baino handiagoa. Ezer berririk ikasteko gaitasun handirik ez, eta p eta q hizkiak soilik ahoskatzen omen zituen. Horregatik jarri zioten 'Pecu' izena ikaskideek. Ingurukoen oihu eta bazterketek nazkatuta, haserretu eta beste ume bat hil, maisua erasotu eta hormako gurutzea txikitu omen zuen behin. Jainkoak zigor modura hegazti bihurtu zuen, 'pe-cu', 'pe-cu', 'pe-cu' baino kantatzen ez zuen hegazti.
Bere irudia Solareseko Mina Pepita Parke Mitologikoan dago ikusgai, eta inguruan ditu Ojancano, Musgoso, La Anjana, Trenti, Cúlebre eta zalditxo hegalariak, besteak beste. Izan zitezkeen Mari, Jentilak, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak, Sugaar edo Lamiak. Kantabriako izaki mitologikoak dira eta 1887an ireki eta XX. mende hasierara arte mina ustiategia izan zen gunean daude kokatuta beren istorio eta kontakizunekin. Irakurri eta entzun egin daitezke 2015ean ingurua eraberritu zutenetik. Ordura arte utzia eta abandonatua zegoen eremua oso duin eta erakargarri dago prestatua, edozein bisitari ondo, gustura sentitzeko moduan. Pago, lizar eta arroilak. Xendak. Denbora galtzera gonbidatzen duten bidexkak, joanekoak bai, baina etorrikoak ez direnak. Dena dago garbi, paper izpirik ez lurrean. Zakarrontzi bakan batzuk daude, eta kamerak izkina batzuetan. Gure alabak bi urterekin errepikatu duen moduan «Jende asko dago, jende asko dago». Sarrera doakoa da.
Deskribapen bat. Datu batzuk. Batzuetan zilegi da iritzi emaileak to esatea. Hartu. Irakurleak bere iritzi propioa ondu dezan. Busti dadila irakurlea. Halere, ni, esandakoak eta azpimarratu beharrekoak errepikatzeko prest: Izaki mitologikoen parke bat, natur orube abandonatu batean, irudiak ikusgai, kontakizunak irakurgai eta istorioak entzungai, zoko guztiak oso garbi daude, zakarrontzi batzuk ikusten dira tartean-tartean, grabaketa-kameraren bat edo beste ere bai. Jende asko dabil atzera eta aurrera. Lasai. Testuak irakurtzen, audioak entzuten, argazkiak ateratzen eta ingurua arnasten. Ez da sarrerarik ordaindu behar.
Hau guztia esanda, uste duzu ez naizela busti, baina itsasoa idatzi dizut.
Kukuak ku-ku, ku-ku egiten du Euskal Herrian. Kantabrian pe-cu, pe-cu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.