Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Egin kontu

Pipak

Liburu irekiak dira giza liburutegietan topa daitezkeenak, begietan koxk egiten duten liburuak. Abandonatu ezin daitezkeenak

Jueves, 3 de abril 2025, 02:00

Liburu irekiak dira giza liburutegietan topa daitezkeenak, begietan koxk egiten duten liburuak. Abandonatu ezin daitezkeenak.

Sarri, oroitzapenak buruko oroitzapen baino argazkietako oroitzapen izaten dira. Ez dakit non egon ginela oroitzen dugu, ez egon ginen unea buruan dugulako, baizik eta hantxe ateratako argazki bat badugula badakigulako. Hamabi bat urterekin Nafarroako Eunate ederrean izan nintzen. Ez naiz izan nintzen momentuko esentziarekin gogoratzen, ez dut egun-pasa haren mugimendua zein izan zen oroitzen, nondik iritsi ginen eta nora egin genuen gero, ateak zenbatzen aritu ote ginen. Ez dut usaina neureganatua. Baina jakin badakit zer nuen jantzia, zein nuen orrazkera, eta ekilorez inguratua nengoela. Ekilorez beteriko zelai baten erdian argazkia atera nuela ere badakit. Momentua bera ez, argazkia bihurtu dut oroitzapen. Ordurako izango nintzen metrotik gora luze. Ekiloreak neure pareko oroitzen ditut, handi eta erraldoi, eguzkiari emanak. Zurrupatzaile. Ez dakit egun hartan piparik jan ote nuen. Argazkian ez da pipa poltsarik ageri. Gogoan dut, beste batean, baina gogo-gogoan, ez argazki baten gogoan, lagun batek oporretatik ekilore bat ekarri zidala. Zenbait egunetan lehortzen utzi eta pipak jan nizkion poliki-poliki. Tira eta tira, hartu eta hartu, pipa gabetu eta pipa gabetu. Badakizue zer gertatzen den pipekin. Ezinezkoa da pipa bat eta bi pipa jatea. Pipak jaten dira jan eta jan.

Orain dela hamar egun, Giza Liburutegi batean parte hartu nuen. Lau giza liburu ezagutzeko aukera izan nuen. Ordu erdiz denbora partekatu nuen Eva, Kacim, Lenuta eta Miguel Ángelekin. Liburu irekiak dira giza liburutegietan topa daitezkeenak, begietan koxk egiten duten liburuak. Abandonatu ezin daitezkeenak. 2000. urtean dute jatorria Giza Liburutegiek, Danimarkan. Aurreiritzi eta estereotipoak hankaz gora jarri eta benetako harremanak saretzeko indar handia dute. Distantzia motzean, bertatik bertara irakurtzen da liburu bat, nor bere buruarekin solasean. Distantzia motzean irakurtzen da giza liburu bat, nor besteekin solasean. Ez da izaten ihesbiderik. Lenuta ezagutu nuen. Errumaniar ijitoa da eta bion etxeen artean berrogeita hamar metro besterik ez daude. Ez genuen elkar ezagutzen. Elkarri begiratu arren, ez dugu orain artean inoiz elkar ikusi. Atzo, etxe ondoko plazan ikusi nuen eskuetan erratza hartuta kaleko lurra garbitzen. Bere alaba eta hirurok denbora luzez aritu ginen hizketan. Orain bi lagun gehiago ditut auzoan. Agurtu aurretik, erratzarekin zertan ari zen galdetu nion. Jan ditugun pipen azalak jasotzen, erantzun zidan. Jan ditugun pipen azalak jasotzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pipak