Borrar
Egin kontu

Txarrak

Baina emakumeez ari da. Eta emakume horiek ez daude txarrak. Emakume horiek txarrak dira

Jueves, 6 de febrero 2025, 01:00

Txarra izatea zer ote den. Pertsona txarra. Emakume txarra. Txarra, izatekotan, zaporea. Txarra, ustela, jangaitza. Azala miazkatu eta aaaaagggggg, emakume hau txarra da. Txarra, errefusa eragiten duena. Baztertzeko modukoa. Zokoratu beharrekoa. Zakarretara bota daitekeena. Iraungita dagoena. Txarra. Izan zitekeen gaiztoa. Edota okerra. Zikoitza. Baina txarra bere horretan da txarra. Izatez txarra. Azala miazkatu eta aaaaagggggg, emakume hau txarra da. Nork eman dizu baimena? Kendu mingain zikin hori gainetik. Irakurle batek baino gehiagok eskatu dit gomendatzeko beste liburu bat. Beti da ederra zer irakurria izatea. Liburuak pilan-pilan, zain-zain bezala izateak badu bere xarma. Denbora irakurri beharreko liburuen arabera ordenatzea erronka potoloa da. Gau-mahaia ozeano izan daiteke, edo oasi. Liburuek badakite, jakin, loa zipriztintzen. Aste honetan bertan bukatu dut 'Las malas mujeres' liburua. 2022. urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso zuen. Marilar Aleixandrek galizieraz idatzi eta Marilarrek berak gaztelaniara itzulia. Las malas mujeres. Izenburuak berak ematen du zer pentsa. Malas horren baitan zer egosten den. Txar eta gaizto ez dira gauza bera. Txarra da eta txarra dago ere ez. Emakume gaiztoez ari zitekeen liburua. Baina emakumeez ari da. Eta emakume horiek ez daude txarrak. Emakume horiek txarrak dira. Nonbait.

Coruña. La Galera espetxea. 1863. Historiari hazka egin behar zaio. Istorioei ispiluak jarri behar zaizkie. Eta islak aztertu egin behar dira. Zer garen, nondik ari gatzaizkion geure buruari, zertan asmatuko dugun. Liburu gogorra da. Beltza. Gorria. Berdea. Morea. Bustia. Tokia ukondoka lekutzeko adinako indarra du poesiak. Eta zein polito esaten dituen Marilarrek esan nahi dituenak. Izan ere, arropa garbia ere zikin dagoen kartzela zulo batean edozer gerta daiteke. Emakumetasunaz ari da. 150 urte pasatxo atzera, iraganean kokatzen gaitu etorkizunera begira. Orduan etorkizuna zena bizi dugu guk orain. Eta ze angustia eragiten duen betaurrekoak lanbro sentitzeak, lurrun, laino. Askatasunaz ari da. Bidegurutzeez. Gurutze-bideez. Aukeratu ezinaz. Aukeratu beharraz. Askatasunaz. Behar lukeen bezalakoa al da banako bakoitzak ahoratzen duen ogia? Ez, hori beste tranpa handi bat da. Ogi gogorrari hagin zorrotza eta zerako zera.

Baziren bidezkoak ez ziren legeak. Bada bidezkoa ez den legerik? Badira bidezkoak ez diren legeak. 150 urte. Pertsonak txartzat identifikatzen ditugu. Eta hori da gure miseria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txarrak