Borrar
Egin kontu

Zirkuluak

Helburua ez da kontsentsua, helburua elkarrizketa da, zirkuluan parte hartzen duten guztiak lider bihurtzea

Jueves, 9 de mayo 2024, 02:00

Gaur matematika pixka bat. Ez ba, ez utzi irakurtzeari, bakarrik ezingo baitut ez zirkulu eta ez karratu. Puntu izateari utziko badio, idazleak irakurlea behar du. Behar zaitut, beraz. Bion artekoari kimika deituko diogu nahi izanez gero.

Ezinezkorik ez dela dioena gezurretan ari da. Saia zaitez zirkulu baten azalera bereko karratua sortzen eta ez duzu lortuko. Zirkuluaren koadratura, hortxe zerbait ezinezkoa. Matematikako problemarik ezagunenetakoa da. Hartu erregela eta konpasa (ez besterik. Txst! Ez besterik) eta ezetz azalera bereko zirkulu bat eta karratu bat erlazionatu. Alegia, ezetz jarri biak begietara begira, eskua emanda, elkarri zirika.

Antzinatik saiatu izan dira matematikariak soluzio bila. 1882an Carl Louis Ferdinand von Lindemann-ek ataza ezinezkoa zela frogatu zuen. Ez, hori ez da etsitzearen pareko. Ez zituen zirkulua eta karratua elkarri bizkar emanda jarri. Zerbait ezinezkoa dela frogatzea, zerbait posible egin duzula adieraztea da. Eta hori ikaragarri da.

Ez pentsa, irakurle, ni ere saiatzen naiz zurekin zirkulua osatzen, baina bi punturekin kurba itxi perfektua trazatzea ez da batere erraza. Irakurritakoa bizilagunekin partekatzen baduzu, edo ikasleekin, edo bikotekidea eta seme-alabak ondoan hartu eta zutabea elkarrekin irakurtzen baduzue, hariak bilduz eta zabalduz, lau ertzen koadraturatik harago zirkulua sortuko da. Eta horrek esan nahi du elkar ezagutzea, elkarrengana sakon- tzea, angelu berriak marraztea, ikuspegia zabaltzea eta ondoan (eta pittin bat harago dugun hori) hobeto maitatzea. Izan ere, antzinatik datorren beste problema karratuaren zirkulutzea baita.

Aste honetan ezagutu dut Jean Schmitz. Jatorriz belgikarra, Perun bizi da azken urte luzeetan. Opari bat. Hogei urte baino gehiago daramatza egoera zaurgarrian dauden gazte eta familiekin lanean. Arlo penala, hezkuntzakoa, komunitatekoa eta lanekoa landu izan ditu, zirkuluak eta bilera errestauratiboak bideratzen. Hitz eta kontu aritu ginen, gure ikasgeletan, jolas espazioetan, kale eta plazetan, etxeetan, kartzeletan egiteko dagoen lanaz. Helburua ez da kontsentsua, helburua elkarrizketa da, zirkuluan parte hartzen duten guztiak lider bihur- tzea. Lidergo kolektiboa... Ondo maita- tzen ikastea. Denak eta bakoitza. Edonor dela ere.

Zenbait praktiken emaitzak ikusita, ari naiz zirkuluen lanketak duen magiaz eta botereaz ohartzen. Zertarako burua hautsi, orduan, zirkuluak karratu bihur- tzen, ertz guztiak zirkulu bihurtu beharko genituzkeenean?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zirkuluak