Nork ahal duena egiten du bere kontraesanekin. Batzuetan bizitza osoan irauten dute, bestetan aldi baterako besterik ez dira. Aise antzematen ditugu besteengan, gehiago kostatzen zaigu gureak ikustea. Agian, hor ere, tamainan dago gakoa, edo, zehazkiago, kontraesan baten aurrean egiten dugun edo egiten ez dugun horretan, dilemari ematen diogun erantzunean.
Publicidad
Ez dago munduan kontraesanik gabeko pertsonarik. Kontua da jabetzen zaren ala ez eta jabetu ondoren nola egiten diozun aurre kontraesanari, zeure buruarekiko eta gainerakoekiko zintzo ala maltzurkeriaz. Kontraesanik gabe es dago aurrerabiderik, ez dago bizitzarik, kontraesanik gabe dogmatismoa besterik ez dago, sineskeria.
Demagun gizonen arteko ezkontzen kontra luze eta sutsu, hitzez, ekintzez eta idatziz jardun duen gizona, infernua aipatzeraino, gizartearen hondamena iragatzeraino, handik ez hainbestera beste gizon batekin ezkontzen dela. Agian gizon horrek, kanpora horrelakorik esaten ez badu ere, pentsatzen du oker zegoela orain bera egiten ari dena egiten ari zenaren kontra jardun zuenean, errealitateak frogatu diolako iragarritako kalteak ez direla gertatu, berak arrisku larria ikusten zuen hori ia normal bilakatu delako. Edo ez, agian ahaztu nahi izan ditu esandakoak eta pentsatzen du gainerakook ere ahaztu egin ditugula.
Demagun abortua hilketa baten pare dela esan zuenak, bidegabekeria onartezina zela aldarrikatu zuenak, halako batean kontraesan batekin egiten duela topo. Agian bere alaba nerabea haurdun dagoela jakin du edo bere seme nerabeak neska laguna haurdundu duela. Zer egin, galdetuko dio, seguru, bere buruari, noraino jarraitu zeraman bideari edo, alderantziz, pentsatu okerreko bidetik, zenbat eta urrutiago joan, orduan eta okerrago izango dela.
Ahalegin guztiak eginda ere, bizitzak behin baino gehiagotan jartzen gaitu espero ez genuen lekuan. Batzuetan, egiaztatzen dugu geure hitzetatik geure ekintzetara doan bidea malkartsua dela, aldapa gora oso, bihurgune asko dituela eta kasu horretan beti bururatuko zaigu bidezidor bat hartzea dela irtenbiderik aproposena edo, behintzat, errazena.
Publicidad
Ez dut salgai ataka horietatik dotore ateratzeko baliagarri izan daitekeen aholkurik. Adiskide batek esaten du, norbaitek dilema baten aurrean berak zer egingo lukeen galdetzen dionean, beti erantzun bera ematen duela: ez dakit zer egingo nukeen, dakidana da zer egin behar den.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.