Borrar
Bai horixe

Negua joan da ta

Udaberrian bazeuden, euri segurua, udazkenean hego haizea

Lunes, 24 de marzo 2025, 00:01

Euria ari duela ia penintsula osoan, goitik behera, ateri gunerik gabe eta ez da besterik entzuten edo irakurtzen, zuzenean askotan, zeharka gehiagotan. Ez da kontu berria: Madrilen gertatzen dena estatu osoan gertatzen da eta han gertatzen ez dena ez da beste inon gertatzen.

Bitartean, apenas bota duen hemen azken asteotan eta Jaizkibelen sute pare bat gertatu dira, udazkenean bageunde bezala zeren, estatistiken arabera, hemen sute gehienak udazkenean gerta- tzen baitira. Urtaroak aldatu dira, zalan- tzarik gabe, baina, kontu askotan gerta- tzen den bezala, errealitatea iruditeria baino arinago aldatzen da.

Gogoan dut gure aita zenak esaten zuela bera haurra zenean, joan den mendearen hasieran, ez zitzaiela guri bezala bururatzen leihotik begiratzea eguraldiak zer zioen jakiteko, aski zela gogoan izatea ze urtaroan bizi ziren. Udaberrian bazeuden, euri segurua, udazkenean, hego haizea. Orain, berriz, askorentzat, hedabide askotako esatariak barne, eguna eguzkitsua badator, udaberrikoa izango da, udazkena bada ere, euria ari badu, neguan gauden seinale.

Madrilek duen erabateko eragina ez da hemen bakarrik gertatzen, berdintsu jazotzen da Frantzian Parisekin, Parisen gertatzen dena Frantzia osoan gertatzen dela. Hiriburuetan lan egiten duten kazetarientzat ez da handik kanpo ezer aipagarririk gertatzen, ez eguraldiari ez beste hainbat konturi buruz.

Begiratu besterik ez dago arrosa esaten zaien berriekin gertatzen dena, hemen, Euskal Herrian, ez ditugula aipatzen bertakoen gora-behera erromantikoak (erromantikotik gutxi izan ohi dute, baina nolabait izendatu behar dira) Espainia osokoak baizik. Abantaila hori badute, behintzat, hemengo politikariek, ez dela sekula aipatzen honen andregaia edo senargaia nor den, ez zaigula konta- tzen nor banandu den, zenbatgarren aldiz ezkondu den hau edo bestea, nor norekin dabilen.

Horrek frogatu beharko luke ez zaigula pertsona ezagunen bizitza pribatua axola, haien jardun publikora bildu behar dugula arreta. baina ez da horrela. Nonbait, gure dieta ez da nahiko anitza txutxu-mutxu horiek gabe. Nonbait, hori gabe gatza falta zaie gure jakiei edo azukrea gure azkenburukoei. Txutxu-mutxu horiek gabe motelegi zaigu bizitza.

Gauza da muturreko fenomenoen menpe gaudela eta ez soilik eguraldiari dagokionez, eguraldiak nahi duena egiten badu ere. Gehiegikerien sasoia da hau, mundu osoan.

Bitartean, negua joan da eta udaberrian gaude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Negua joan da ta