Zaintza da gakoa
BAI HORIXE ·
Ez dugu zaintza behar den lekuan jartzen, ez diogu duen garrantzia aitortzenSecciones
Servicios
Destacamos
BAI HORIXE ·
Ez dugu zaintza behar den lekuan jartzen, ez diogu duen garrantzia aitortzenMargaret Mead joan den mendean jaio zen, antropologia izan zen bere lanaren esparrua eta irakaskuntzan jardun zuen luzaroan. Kultur transmisioa aztertu zuen, bereziki, generoak zer nolako berezitasunak dituen kultura desberdinen arabera, ze eragin desberdina duen gizon eta emakume izateak kultur desberdinetan.
Halako batean, eskolak ematen ari zela, ikasle batek galdetu omen zion zein zen, bere ustez, zibilizazioaren lehen aztarna, lehen erakuslea. Ikasleak pentsatzen omen zuen kobazulo bateko margoak aipatuko zituela irakasleak, harri landuak, buztin zatiak.
Mead-ek, ordea, bestelako erantzuna eman zion ikasleari. Irakasleak pertsona baten izterrezur hautsi eta sendatu bat aipatu omen zuen. Esplikatu zuen animalia batek izterrezurra hausten duenean, heriotza duela zerumugarik hurbilena. Esan zuen zauri hori jasaten duen animaliak ezin diola arriskuari ihes egin, ez dela ibaira ur bila joateko gauza, ezin duela elikagairik eskuratu. Horrelakoetan, animalia zauritua harraparien menpe dagoela, haientzako elikagaia besterik ez dela.
Animaliek ezin dute bizirik iraun horrelako zauri bat sendatu bitartean. Mead-ek aipatutako izterrezur hura, ordea, sendaturik zegoen, orbaindurik. Norbait gelditu zen pertsona haren ondoan zauria gertatu ondoren, norbaitek eraman zuen leku seguru batera, norbaitek sendatu zuen zauria, norbaitek elikatu zuen pertsona hori osatu arte.
«Hor hasten da zibilizazioa», esan omen zuen Mead-ek, «norbaitek arris-kuan dagoen lagun hurkoa zaintzen duenean». Zaintza litzateke zibilizazioaren gakoa, elkarrekiko zaintza. Bizitza zain-tzen dugulako gara zibilizatuak eta, halere, gizonezko gehienek uko egin diote, mendetan, zaintzari.
Gure gizarteak ez dio zaintzari merezi duen lekua eskaintzen, ez diegu zain-tzaileei benetan duten garrantzia aitor-tzen. Askorentzat, beste ezertarako balio ez duena da zaintzaile, beste prestakizunik ez duena. Guztion erantzukizuna ezabatzeko asmatu zen, hain zuzen, emakumeok aparteko gaitasuna dugula zaintzarako, berezkoa, biologikoa, ez aukerazkoa. Gizonezkoek beste eran-tzukizunak dituztelakoan.
Bizi dugun egoera honetan ikasi dugu onespen gutxien jasotzen duten lanbideak funtsezko zaizkigula, ezinbesteko. Haiek txalotzera ateratzen gara leiho eta balkoietara. Baina iruditzen zait ibaia bere ohera itzuliko dela gaurko ataka baretu bezain laster, zaintza bigarren mailako jarduna iruditzen zaigulako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.