Borrar
Goya sarietarako bi hautagai, ikusgai 22. Laburbiran

Goya sarietarako bi hautagai, ikusgai 22. Laburbiran

Martxoaren 7tik apirilaren 11rako zortzi filmetan Ekain Irigoienen 'Europa' eta Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua' film laburrak izango dira

J. A.

Viernes, 7 de febrero 2025, 14:41

Ekain Irigoienen 'Europa' eta Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua' film laburrak, aste-bukaerako honetan Espainiako Zine Akademiako Goya sarietarako hautagai direnak, martxoaren 7tik apirilaren 11ra Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak antolatzen duen Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituaren 22. aldian ikusgai izango dira.

Laburbiraren aurtengo edizioak Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 6an egingo den aurrestreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea. Laburbira edozein herritan antola daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean otsaila amaiera arte; bertan aukera dezakete antolatzaileek martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia.

Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietatik zortzi film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minutuko film labur sorta osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurki daitezke bertan, eduki zein estiloz, eta horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutakoak.

Hain zuzen, Ekain Irigoienen 'Europa' eta Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua' film laburrekin batera, 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena), 'Hor konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano) ere izango dira ikusgai.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Laburbirak bi helburu nagusi ditu: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanez, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goya sarietarako bi hautagai, ikusgai 22. Laburbiran