Borrar
COMARCA

Herriko lehenengo gazte olinpiadak apirilean eta maiatzean izango dira

Talde bakoitzak zazpi lagunekoak izango dira eta kolore bat aukeratu beharko du Aurkezpena larunbatean egin zen Barandiaran plazan

JUAN F. MANJARRÉS

Miércoles, 1 de marzo 2006, 01:00

ASTIGARRAGA. DV. Joan den larunbatean 1. gazte olinpiadaren aurkezpena burutu zuen Gazte Asanbladak herriko plazan. Ekitaldian honako hau aurkeztu eta ezagutarazi zen. Duela bi hilabete hasi ziren herriari plazaratzen 1. gazte olinpiadak bazetozela, hasiera batean egin duten lema argitara jarriz: Izerdiz eta kolorez bete dezagun herria umorez! eta ondoren herriari beste abixu batzuk emanez. Larunbatean azkenean noiz diren, zertarako burutuko dituzten eta logoa eta abestia aurkeztu zituzten.

1. Gazte Olinpiadak apirilaren 1etik maiatzaren 20 bitartean izango dira. Apirilaren 1ean kalejira koloretsu batekin emango zaio hasiera. Herri osoan zehar pasatuko den kalejira izango da eta talde bakoitzak bere kolorea erakutsiarazi beharko du era ikusgarri batean. Talde bakoitzak kolore bat izango du olinpiada guztietarako eta bakoitzak izen bat jarri beharko dio. Taldeak gutxienez 7 pertsonakoak izan beharko dute.

Hau eta gauza gehiago azaldu eta ezagutarazi zituzten ekitaldian. Bukaeran, bertaratutakoei sagardoa eta txorizo egosia eman zitzaien eta ondoren Bisai musika taldeak, olinpiadetarako apropos egindako abestia jo zuen. Gero kontzertua eman zuen.

Mihiluze

Debido a la participación de varios astigarragatarras en el programa Mihiluze de ETB, esta cadena, a través Astigarragako Mundarro, invita a todos aquellos interesados en acudir como espectadores al programa a apuntarse en el Polideportivo de Astigarraga (943.333676). La cita es para el viernes 3 de marzo, saliendo un autobús gratuito a las 19.30 desde Astigarraga y la vuelta aproximadamente a las 23.30.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko lehenengo gazte olinpiadak apirilean eta maiatzean izango dira