

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Sábado, 24 de junio 2006, 02:00
ZARAUTZ. DV. Gaur egun Gazteok izenarekin ezagutzen den taldea oran arte BT Taldea bezala egin ditu bere aurkezpenak. ETBko 'Betizu' saiotik sortutako taldea da. Gazteok izenburuko diskoa aurkeztu zuten 2005eko maiatzean. Elene, Telmo, Saida eta Amane laukotearen lan berrian abesti dantzagarriak daude. Rock musika hartu dute ardatz, baina bestelako estiloak ere nahastu dituzte, hala nola, funkya, ska eta rapa.
Gaur arratsaldean, zortzietatik aurrera, Musika Plazan izango den taldea 14-16 urte bitarteko neska-mutilek osatzen dute: Elena Arandiak, Telmo Idigorasek, Saida Ruanek eta Amane Ibañezek. Laukotea da taldearen arima, beraien musikariekin batera.
Gazteok diskoko letrak, laukotearen irrika eta kezken erantzuna dira. Aitor Furundarenak egokitu ditu diskorako. Kaki Arkarazo izan da diska honen ekoizlea, eta Joxe Mendizabal eta Aitor Furundarena konpositoreak.
BT, Betizuren musika marka da. Badira hiru urte BT taldea sortu zela. 2002an, beraz. Urte horretan kaleratu zuten lehen diskoa, BT 1.0 izenekoa. Disko horretarako musika lehiaketa bat antolatu zuten Euskal Herriko hainbat eta hainbat neska-mutilen artean, eta lehiaketa irabazi zuten lau lagunek grabatu zuten aipatutako lehen disko hori. Horren ostean. 2003an, Garaje Sound ikuskizun musikala prestatu zuten, eta bertan abesten zituzten abestiekin bigarren diskoa kaleratu zuten. 2004ko lanak 'Bizi-Bizi' izena hartu zuen eta oso arrakastatsua izan zen, ia 6.000 disko saldu zituzten.
Gazteok, laukote berri honen bigarren diskoa da beraz gaur aurkeztuko dutena eta beraien jarraitzaie guztiak gonbidatuta geratzen zarete arratsaldeko zortzietatik aurrera emango duten kontzertura.
Ikastxiki
Los más pequeños surfistas tienen nueva competición este fin de semana con el circuito Ikastxiki que se celebrará tanto hoy como mañana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.