Borrar
Haranen belar artifiziala jartzen hasi dira
Haranen belar artifiziala jartzen hasi dira
COSTA UROLA

Haranen belar artifiziala jartzen hasi dira

PPLL

Jueves, 21 de septiembre 2006, 02:00

USURBIL. DV. Harane futbol zelaian belar artifiziala jartzen hasi dira azkenean. Dagoeneko bost hilabete baino gehiago pasa dira herriko futbol zelaia eraberritzeko lanak hasi zirenetik eta badirudi, zelaia berari dagokionez behintzat, laster amaituko dituztela bertako lanak.

Altuna y Uria enpresa izan da hasierako lanak egin dituena. Lur mugimendua egin, belar artifiziala jartzeko kapa desberdinak bota, inguru guztia itxi, argiztapena jarri... Duela hiru ste baino gehiago amaitu zituzten belar artifiziala jarri aurreko lanak, baina lan hori egin behar zuen enpresa behar baino gehiago atzeratu da eta azkenean atzo hasi ziren Haranen belar artifiziala jartzen. Beraz, belar artifiziala jarri eta behar bezala egokitu ondoren, aldaketa berriak egitea faltako da bertako lan guztiak amaitzeko. Obra hau izango litzateke hirugarren fasea eta proiektua egina badago ere oraindik adjudikatu gabe dago. Laster jakingo da nork egingo dituen hirugarren faseko lanak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haranen belar artifiziala jartzen hasi dira