Secciones
Servicios
Destacamos
GOIKOETXEA
Jueves, 21 de septiembre 2006, 02:00
BELAUNTZA. DV. Belauntzako Kultur Etxeak datozen asteetarako hainbat jarduera eta ekimen antolatu ditu. Batetik, urriaren 3tik aurrera Eskulan Ikastaroa eskainiko da asteartero arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Bertan, pintura, dekorazioa, joskuntza lanak, bainika, jorratu ahal izango dira irakasle baten laguntzaz. Hilean 10 euro ordaindu beharko dira. Izena eman nahi duenak Kultur Etxera jo dezala.
Bestetik, eskupilota ikastaro bat ere antolatu da haur eta gazteentzat. Ikastaro hau larunbatetan izango da 10:00etatik 12:30etara datorren irailaren 23an hasita. Interesa duten guztiek Belauntzako frontoira azaltzea besterik ez dute.
Ikastaro hauez gain, beste bi jarduera ere antolatu dira irailerako. Lehena bihar bertan izango da, Idoia Sanchez ipuin kontalariak saioa eskainiko baitu arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bigarrena, irailaren 30ean izango da, egun horretarako Haroko Cune bodega ezagutzeko irteera antolatu baita. Irteera honetarako izena eman nahi duenak Kultur Etxera jo dezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
La Avenida más codiciada: de los bancos a las grandes firmas
Beatriz Campuzano
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.