Borrar
Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenaren azkeneko bidaiak

Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenaren azkeneko bidaiak

Asteburu honetan eta hurrengoan egingo dira denboraldiko azken joan-etorriak

Sábado, 22 de octubre 2022, 17:48

Azpeitian kokatuta dagoen Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenaren denboraldia azken txanpan sartu da, Euskotren sozietate publikoak asteburu honetan eta hurrengoan jarriko baititu martxan azken bidaiak. Zehazki, lurrun trenak museotik Lasaoko geltokirako ohiko joan-etorria egingo du igande honetan eta hurrengoan, urriak 23 eta 30ean zein azaroaren 1ean, 12:00etan.

Euskotrenek prentsa har bidez jakitera eman duenez, datozen bi asteburuetako joan-etorriekin amaitutzat joko da lurrun trenaren denboraldi erregularra, Aste Santutik Domu Santu egunera arte luzatzen dena, hain zuzen.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu, hala nola lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak, automotorrak eta hainbat motako bagoiak.

Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina-erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mende amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa du, bai eta munduko trenbide erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Museoaren ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era, larunbatetan 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara (astelehena izan ezik).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenaren azkeneko bidaiak