M. URANGA
Viernes, 29 de septiembre 2006, 13:57
Azken urteko liburuetan Elena Odriozola ilustratzaileak egindako irudiak ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Minimo izeneko erakusketa honetan, era eta tamaina ezberdinetako marrazkiak aurkeztuko ditu donostiarrak. 60 liburu baino gehiago irudiz bete ditu, eta Espainiako 2005eko Gazte eta Haur Literaturako ilustrazio onenaren bigarren saria jaso berri du La princesa que bostezaba a todas horas (Carmen Gil, OQO argitaletxea) libururako egindako ilustrazioengatik.
Publicidad
Minimo zure erakusketa inauguratuko duzu gaur, Anoetako Ernest Lluch Kultur Etxean. Urduri?
Bai, larri-larri nabil. Jendearen aurrean egote horrek ez nau gehiegi erakartzen. Lotsa pixka bat ematen dit, baina tira, hori ere pasatu beharra dago.
Minimo. Minimo ilustrazio batzuk, minimo kalitate bat, minimo ezagutza batzuk izatea... Zer transmititu nahi duzu Minimo erakusketarekin?
Minimo da nik lortu nahi dudana, baina horrek ez du esan nahi lortzen dudanik. Gutxienarekin dena espresatu; gutxirekin asko esan nahi dut, eta horregatik jarri diot izen hori bildumari.
Bide luzea egiten ari zara ilustrazioaren munduan. Bilakaera handia izan al du ibilbide horretan zure eskuak, zure sormenak?
Beharko, bestela ez luke zentzu handirik izango beti gauza bera egiten aritzea, ezta? Dena aldatu da nire estiloan, eta aldaketa hori gehienetan nahi gabe gertatzen da. Askotan konturatzen zara buruan duzun zerbait lehendik eginda zenuela, eta berez horri buelta emateko zerbait berria etortzen uzten diozu zeure buruari. Zerbait berri hori ateratzen ez zaidan egunean ez dakit zer egingo dudan!
Duela hamar urteko zure marrazkiak ikusten dituzunean, zer esaten diozu zeure buruari?
Desastre bat naiz, beti akatsak ateratzen dizkiet nire iraganeko lanei. Oso kritikoa naiz, gehiegi. Hain atzera joan beharrik ez daukat gainera akatsak ateratzeko; duela bi urteko nire lanei ere aka-tsak ateratzen dizkiet. Zer egingo diogu bada? Egindakoa eginda dago. Hala ere, gustatzen zaizkidan gutxi batzuk badaude.
Publicidad
Espainiako 2005eko Gazte eta Haur Literaturako Ilustrazio onenaren bigarren saria jaso berri duzu La princesa que bostezaba a todas horas libururako egindako ilustrazioengatik. Zer nolako eragina izan du sariak zure lanean?
Oraindik ez dut ezer berezirik nabaritu, egia esan behar badut. Ustekabeko galantza izan da sari hau, zure baitan beti uste baituzu halako sariak besteei ematen dizkietela eta ez norberari.
Zure katxeta igotzeko behintzat balioko zizun, ezta?
Publicidad
Egia da, hala beharko luke agian, baina ez, oraindik behintzat ez zait halakorik gertatu (kar, kar).
Ilustrazioak bakarrik dituen liburuak erakargarriak ez direla esaten duenik bada...
Koadro bat edo itsasoa ikustea bezala da finean, zerbait handia, ederra, eta istorio bat kontatzen duena, gainera. Liburu askotan marrazkiak testuak baino askoz hobeak dira. Nik neuk liburu asko marrazkiengatik erosten ditut, eta istorioa agian irakurtzen dut, edo ez. Ez dit axola testua txarra izatea marrazkiak ederrak badira.
Zenbaitek, izan ere, marrazkiak liburuak apaintzeko direla uste dute.
Askoren uste okerra da, tamalez; ezjakintasunaren ondorioa. Beste zenbaitek, berriz, liburuko marrazkiak zuri-beltzez ikusten badituzte uste dute koloretako marrazkiak baino errazagoak direla. Geuri, ordea, ilustratzaileoi berdin kostatzen zaigu txuri-beltzez edo koloretan egitea. Egin behar duzuna argi izatea da kontua.
Publicidad
Testu liburuak, kartelak, ipuinak..., euskarri askotan egin duzu lan. Horietatik zein duzu gustukoen?
Denak, baina batez ere ipuinak egitea gustatzen zait. Testua edo gaia ona bada, euskarriak ez du garrantzirik.
Zure bidea ume eta gaztetxoei lotuta egon izan da beti. Helduek, adin nagusikoek beldur ematen dizute?
Ez, ez, alderantziz. Ez dut umeentzat ilustratzen; ilustrazioak egiten ditut, estilo bat dut, eta itxuraz umeentzako estilo aproposa da. Gustatzen zaidana egiten dut, eta jakin badakit nire ilustrazioak helduei ere gustatzen zaizkiela. Duela gutxi, helduei zuzendutako lan bat bukatu dut, eta asko gustatu zait.
Publicidad
Ilustratzaile batek edozein unetan edozertaz marrazteko gai izan behar du?
Gaia baino gehiago, testua nolakoa den ikusi behar da, hori da garrantzitsuena. Testuak irakurrita badakit zer egingo dudan, eta zenbaitetan, testua irakurtzen dudanean, ez dut neure burua hori marrazten ikusten.
Eskola zaharreko ilustratzailea ala teknologia berrien, ordenagailuaren atzaparretan erori zara?
Oso klasikoa naiz. Oraintxe bertan marrazki bat bukatu dut liburu baterako, eta posta elektronikoz edo CD batean bidaltzeko esan didate. Nik, ordea, originalak bidaltzen ditudala erantzun diet. Ez naiz fio eta nahiago dut lan horiek guztiak profesional batek egitea. Akuarelarekin edo tintarekin bidaltzen ditut marrazkiak, paperean.
Noticia Patrocinada
Ilustratzailea irudikatzean, gizaki bakarti bat datorkit burura. Hala al zarete?
Nik behintzat hala egiten dut lan. Nire iritziz lan bakarti samarra da; dena den, badira taldean lan egitea gusta-tzen zaien ilustratzaileak ere. Bakardade horretan lan egitea atsegin dut.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.