Borrar
Herriko emakume batzuk abesten meza nagusian. [GOIKOETXEA]
TOLOSALDEA / Festak bete-betean Aldaban
TOLOSALDEA

TOLOSALDEA / Festak bete-betean Aldaban

AMAIA GOIKOETXEA

Sábado, 30 de septiembre 2006, 05:22

TOLOSALDEA. DV. Aldabarrak festetan murgildurik dabiltzate asteburu honetan. Atzo hasi ziren herriko festak. 11:00etan meza nagusia ospatu zuten eta ondoren hamaiketako ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Gaueko bederatzietan afari herrikoia ospatu zen Aldabako jatetxean eta Ainara eta Miren trikitilariek alaitu zuten giroa.

Gaur arratsaldeko 19:30etan patata tortila lehiaketa ospatuko da. 21:00tarako zahagiardoa antolatu dute eta ondoren erromeria izango da Irma eta Ametsekin. Bihar, igandea, goizeko 11:00etan meza nagusia ospatuko da. Ondoren pelota partiduak jokatuko dira.

Infantilen mailan Urretabizkaia eta Bereziartu, Maiza eta Gaiurralderen aurka arituko dira eta jubenilen mailan, berriz, Alonso eta Olano, Ibarguren eta Artolaren aurka.

Arratsaldeko 18:00tarako ume jolasak antolatu dituzte eta ondoren Agirre eta Larrañaga bertsolariek saioa eskainiko dute.

Festei amaiera emateko, Kupela taldearekin erromeria izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco TOLOSALDEA / Festak bete-betean Aldaban