Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
OIARTZUN

OIARTZUN / Herri Musika Eskolak kurtso berriak prestatu ditu

EGARRIZ

Sábado, 30 de septiembre 2006, 05:24

OIARTZUN. DV. Oiartzungo Ergoein auzoan kokatzen den Herri Musika Eskolan, txalaparta, alboka, dultzaina eta herri perkusioa izango dira 2006-2007 ikasturtean jorratuko dituzten gaiak.

Ikasturtearen iraupena, urriaren hasieratik datorren urteko maitzaren bukaera arte izango da. Klaseak, berriz, astean behin izango dira, Ergoiengo Auzokalte auzo elkarteko aretoan, era honetara antolatuak: Txalaparta: astelehena eta asteartetan, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 22:00ak bitartean. Irakaslea: Iñigo Monreal.

Alboka/dultzaina: osteguna eta ostiraletan, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 22:00ak bitaratean. Irakaslea: Haritz Ezeiza. Herri perkusioa (danbor-atabala-pandero-kanabera-txaramelak...), asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitartean. Irakaslea: Ander Barrenetxea.

Informazio gehiago behar izan ezkero Herri Musikaren Txokoan: herrimusika@herrimusika.org, www.herrimusika.org edo Tel/Fax 943493578.

Kilometroak 06

Bihar, Oiartzunen egun osoko festa ospatuko da, hain zuzen Kilometroak 06. Hori dela eta, antolatzaileek horrela eskatuta ESAITek, 6. gunean SAGARBISTIn, euskal selekzioaren aldeko euskal jokoak eta herri kiroletako erakustaldiak antolatu ditu. Goizeko 10:30tatik 12:00arte eta 15:30tik 17:30arte, ESAITen eskutik eta XIBA elkartearen laguntzarekin euskal jokoak egongo dira. Jendeak parte hartu dezan irekia izango da eta partehartzaileen artean euskal selekzioaren aldeko kamisetak zozketatuko dira.

Eguerdiko partean berriz, 12:00tik 13:30 bitartean, herri kiroletako erakustaldi bat ikusi ahal izango da. Bertan, Jose Mari Telletxea eta Joseba Etxebeste aizkoran eta Izeta I, Izeta II, harria jasotzen ariko dira.

Euskal Jokoei dagokionez, sokatira, lasto altxaketa, txinga, toka eta abar egongo da jendeak parte har dezan. Beraz, ikastolen aldeko egun osoko festa izango da. ESAITek bere ekimenen artean, azken urte hauetan behintzat kilometroetan egon da ikusten dugula izugarrizko aukera ematen duela euskal selekzioaren aldarrikapena milaka eta milaka euskaltzale aurrean egiteko. Beraz, aukera paregabea euskal selekzioaren aldarrikapenarekin bat egiteko kilometroak 06 bultzatuz eta bide batez, ongi pasatuz.

Bestalde esan, 6. gunean, Sagarbistin kirola egiteko beste aukera desberdinak egongo direla, besteak beste, rokodromo bat egongo delako nahi duenak kirol eskalada egin dezan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco OIARTZUN / Herri Musika Eskolak kurtso berriak prestatu ditu