Secciones
Servicios
Destacamos
JOSU ARANBERRI
Sábado, 30 de septiembre 2006, 05:24
USURBIL. DV. San Pedroko jarraitzaileak gustura egoteko moduan daude. Denboraldi bikaina egin ondoren TKE ligara igotzea lortu zuten pasa den asteburuan eta datorren urtean berriz ere traineru onenekin batera izango da "Libia" ontzia.
Pasaitarrak ezezik usurbildarrak ere pozik dira. Azken urteetan usurbildar ugari pasa dira traineru honetatik eta aurtengoan lau izan dira hainbat bandera lortu eta igoerako estropada guztiak irabazi ostean Sampedrotarra elkartea goruntz eraman dutenak.
Urte osoko nekeak alde batera utzita atsedenean dira Berdaitz Larrarte, Urko Manterola, Iñaki Portularrume eta Alex Udabe herriko arraunlariak. Pasa den asteburuan Portugaleten igoera lortu zuten eta gustura ziren uretatik lehorrera irten zirenean. Berdaitz eta Iñaki izan ziren traineruan egun horretan, beste biek, berriz, lehorretik ikusi behar izan zuten estropada, baina guztiak ziren pozez gainezka. Aurten, gainera, jarraitzaile sutsu bat ere izan dute, Jon Uribe beraiekin izan baita ia lehia guztietan.
Eskubaloi partida bihar
Kadete mailako nesken eskubaloi taldeak gaur ekingo dio denboraldiari. Goizeko 10.00etan hasita ligako lehen neurketa jokatuko dute Oiardo kiroldegian AC. Cocina Aiala talde zarauztarraren aurka. Gipuzkoako txapelketako lehen norgehiagoka izango da eta iaz lehia sutsua izan zuten taldeetako bat izango dute aurrez aurre. Hala ere, usurbildarrek iazko taldearen oinarria mantentzdu dute eta denboraldi bikaina egin dezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.