ELISA BELAUNTZARAN
Sábado, 2 de diciembre 2006, 02:37
TOLOSA. DV. Kirola eta kirolariei, historia eta arteari, kulturari, jaiei, ingurune eta naturari eta gaur egungo Tolosari buruzko 750 galdera eta haien erantzunak jasota daude Tolosa jokoan izeneko tribial jokoan. Samaniego eta Hirukide ikastetxeek eta Laskorain ikastolak hartu dute parte cd batean bilduta dauden galderak eta erantzunak egiterako unean eta hauek gainbegiratzen.
Publicidad
Galdera guztiak sei gai horietan banatuta daude eta euskaraz eta erdaraz eginda. Gai bakoitzeko galderak kolore batekin lotuta egongo dira eta erantzun ezberdinak izango dituzte parte-hartzaileek. Mahai-gaineko antzeko jokoetan bezala, erantzun zuzena ematen duena puntuak gehitzen joango da irabazi arte. Tolosako irudi asko jasotzen dituen jokoak itxura modernoa eta bizia du.
Atzo Errota liburutegian Jokin Bildarratzek eta Gurutze Zubeldiak egindako aurkezpenean Tolosako alkateak azpimarratu zuzenez, «herriko historia zabaldu nahian, teknologi berrietara egokitu dugu jokoa. Horretarako Tolosa jokoan izeneko tribiala sortu dugu. Gainera, joko honekin, beste ideia garrantzitsu bat agertu nahi izan dugu; bakarka jokatzeko aukera eman arren familiarekin edo lagunekin jokatzeko pentsatuta dago. Azken batean, gurasoei eta irakaslei erakustea dagokien baloreak bultzatu nahi dira jokoarekin».
Hasiera batean 9 eta 12 urte bitarteko gaztexoentzat pentsatutako jokoa izan arren, «txikiagoek ere har dezakete parte. Erantzuna ez baldin badakite gurasoen lana izango da azalpenak ematea txikienei eta horrela, denak ikasteko aukera izango dute».
Bestalde, Bildarratzek azpimarratu nahi izan zuen «guztion artean egindako lan handia».
Liburu-dendetan salgai
Tolosa jokoan ikastetxeek eta hainbat lagunek egindako lanaren ondorioz sortu da. Ikasleek ere protagonismo berezia izan dute galderak egiterakoan, izan ere, Tokiko Agenda 21aren inguruan herrian egindako bileretan sortzen ziren gaiak eta bestalakoak kontuan izan baitira osatzerako. Lehendik ere, Samaniego ikastetxeak antzeko lan bat egina duela zehaztu zen aurkezpenean, baina «zegoen materiala eguneratu egin da eta bestelakoak gehitu», zehaztu zuen Gurutze Zubeldiak. «Lehen mahai-gaineko jokoa zena cdan jarri dugu». Denetara 1.000 kopia egin dira eta Tolosako liburutegi eta ikastetxeetan erabiltzeko aukera egongo da. Zubeldiak zehaztu zuenez «hemendik aurrera salgai egongo da Tolosako liburu-dendetan. Esan behar da, Tolargi eta Tolosagas enpresen laguntza izan dugula cda egiterakoan eta ondorioz, 10 euroren truke erosi ahal izango da». Hemendik aurrera, Tolosari buruzko zerbait gehiago ikasteko aukera edukiko dute tolosarrek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.