KARLOS LINAZASORO
Jueves, 8 de febrero 2007, 03:14
Liburuaren geroa bel-tza da. Ni oso kezka-tzen nau belztasun horrek, jakina, bikoizturik esango nuke, liburuzain eta idazle naizen aldetik.
Publicidad
Badakit Google entrepresa zibernetikoak liburutegi erraldoi bat ipini nahi duela sarean, eta munduko sei liburutegi garrantzitsuen fondoak eskaneatzen hasita dago ja, Madrileko Konplutensekoa barne. Egitasmoaren alabantzak ozen kantatu dira lau haizetara. Google-ek egin nahi duena da, toma ya, Alexandria zaharreko Liburutegi Unibertsalaren pareko zerbait, baina formato digitalean. Ptolomeo II.aren asmo ero zoragarria ez zen, baina, munduan ziren papiro guztiak gorde-tzea, jakintza gordetzea baino. Google-ek, berriz, dirua bai, izango du dirurik aski nahi duen erokeria oro egiteko, baina ez daki liburuaren inportantzia ez dagoela formatoan, edukian baizik. Lehen jakintza lana, erudizioa, itzulpenak eta liburuen komentarioak egin zitzatela agintzen zitzaien maisu grekoei, eta akademiak eraiki-tzen ziren lan hori ahalbide-tzeko.
Google-en lana, kritikoek diotenez, teknikoa da huts-hu-tsean: katalogazio, klasifikazio, comentario eta abarrak aurrez eginak ematen dizkiete liburutegi zein argitaletxeek. Google-ek dioenez, egitasmoaren onura nagusia liburutegien demokratizazioa izango da: liburu guztiak mundu guztiaren eskura ipiniko ditu.
Guztiaren eskura, konektatuta bazaude, jakina. Baina, egun, munduan, 800 milioi analfabeto dago, eta horiek ez daukate ezerekin konexiorik, ezpada miseria, gosea eta heriotzarekin. Horiek gabe, ez dago ez demokraziarik ez Alexandria ez liburutegi zibernetikorik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.