

Secciones
Servicios
Destacamos
AINHOA MANCISIDOR
Martes, 17 de abril 2007, 04:05
GETARIA. DV. Gaur arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak bitartean Nerea Aliasek aurkezten duen ETB1eko Egin Kantu! saioaren grabaketa egingo da Getariako Sahatsaga Kiroldegiaren kanpokaldean. Guztira bost saio grabatuko dira gaur gure herrian, apirilaren 23tik 27ra emitituko direnak. Bertan, 19 getariarrek parte hartuko dute, denak neskak, 8 eta 13 urte artekoak.
Martxoaren 15ean egin zuten Baleuko produktorakoek kastina gure herrian, gaurko grabaketan kantuan eta dantzan parte hartuko zuten 8 eta 14 urte bitarteko haurrak aukeratzeko. Asko izan ziren egun horretan arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak arte Alondigan egindako probara azaldu ziren gaztetxoak, bai getariarrak, baita inguruko herrietakoak.
Aukeratuek hurrengo egunean jaso zuten berria euren etxeetan, entseguak martxoaren 19an hasi zituztelarik. Abeslariek 3 entsegu egin dituzte, eta dantzariek, berriz, bi. Lehenengo entsegua martxoaren 19an izan zen eta azkena atzo arratsaldean bertan, Joxe Mendizabal eta Naiara Santacoloma kantu eta dantza irakasleak izan dituztelarik.
Aukeratutakoen artean 19 getariar daude, gaur Egin Kantu!-ko eszenatokira igoko direnak. Biek, Naiara Urrestik eta Maialen Urbietak, abestu egingo dute bakoitzak lau dantzariz lagunduta, eta 6 laguneko bi talde dantzaokean arituko dira. Abeslariak dantzaz lagunduko dituztenen artean Getariako 5 neska egongo dira, lau Naiararekin eta bosgarrena Maialenekin.
Gaur eguerdiko 14:00etarako hasiko dira haurrak prestatzen, grabaketaren aurretik azken entsegua egingo dutelarik.
Jada atzo goizean hasi ziren langileak grabaketarako karpa montatzen. Bertan bost saio grabatuko dituzte gaur, bakoitzean dantzaoke bat eta lau kanta izango direlarik. Saio bakoitzeko 45 minutuko grabaketa aurreikusten da, tartean 10 minutuko atsedenekin. Karpa irekia izango da nahi duenak ikusle moduan sartzeko aukera izan dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.