Borrar
Beñat Urkiola Bilboko jaialdiari begira dago. [BELAUNTZARAN]
LEITZA / Beñat Urkiolak Betizu jaian hartuko du parte hilaren 10ean Bilbon
LEITZA

LEITZA / Beñat Urkiolak Betizu jaian hartuko du parte hilaren 10ean Bilbon

ELISA BELAUNTZARAN

Viernes, 1 de junio 2007, 04:10

LEITZA. DV. Irrifartsu agertzen da Beñat Urkiola Betizu jaialdiari buruz hitz egiten duenean. Bederatzi urte besterik ez ditu baina leitzarrak bere amets batzuk beteta ikusi ditu: Betizu programan parte hartu, irabazi eta CDa grabatu. Leitzarrak duela hilabete bere herrian egindako saioetan parte hartu zuen «Presoen eskutitza abestia kantatu nuen eta herriko finalerako sailkatu».

Finalean berriz, Ken 7ren Ilargirekin hurrengo faserako txartela eskuratu zuen. Donostiako Gazteszena aretoan ospatu zen finalen finala eta han ere Urkiolak txukun abestu zuen. «Urduri nengoen. Jende asko zegoen eta beste abeslariak handiagoak ziren» baina lotsak alde batera utzi eta leitzarrak oholtza gainean jarri zenean erakutsi zuen dakin guztia «Lehendabizi Festazale.net abestu nuen nik bakarrik, eta gero Urretxuko Ernesto Garitanonandiarekin Festa bat kantatu ge-nuen. Nik uste nuen zaila izango zela irabaztea baina dantzan hasi nintzen eta badirudi, epaileei gustatu egin zitzaiela nire 'estiloa' eta irabazi egin nuen».

CDa grabatuta

Poza eta ezustekoa sentitu zituen Beñatek final handian baina ez zen hor bukatu Betizu programarekin hartu emana. Hurrengo asteetan, CD bat grabatzeko probak hasi ziren «Miramonen eta Iruran grabatu genuen. Kanta ezberdinetan hartzen dut parte bakarrik, binaka eta talde osoarekin ere grabatu nituen kantak». Lan handia egin behar izan du leitzarrak CDa grabatzen eta gogotsu jaraitzen badu ere, batzuetan nekatuta bukatzen zuela onartzen du. Orain, esperientzi guzti horiek bizi eta asko ikasi eta gero Beñat Urkiola Bilbora begira dago. Bertan ospatuko baita Betizu jaialdia eta «urduri nago, noiz iritsiko den zain». Berarekin batera, erdi aresoarra den Ma- ddalen Diez arituko da.

Beñat eskolan ere emaitza onak lortzen saiatzen da. Bertsotan ere ibiltzen da eta duela gutxi bertso paper lehiaketa bat irabazi du leitzarrak. Bere eginbeharren artean, Urkiolak ez du ahazten Leitzako koroarekin astero duen hitzordua, han ere lagun asko baitu leitzarrak eta Juan Bautista maisu ona.

Beñatek aitortzen du denbora asko ez zaiola gelditzen lagunekin egoteko baina hauek bera joaten den tokira laguntzen diote, bere emanaldiak entzutera, eta animoak ematea, noski.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco LEITZA / Beñat Urkiolak Betizu jaian hartuko du parte hilaren 10ean Bilbon