

Secciones
Servicios
Destacamos
AMAIA GOIKOETXEA
Viernes, 22 de junio 2007, 11:37
ALTZO. DV. Batzarremuino talde independienteko Iñaki Murua izango da Altzoko alkate datorren legealdian. Halaxe geratu zen erabakita joan den hilaren 16ean ospatu zen osoko bilkuran. Batzarremuino taldeak lau ordezkari izango ditu Udalean: Iñaki Murua, Irantzu Arratibel, Juan Mari Zubeldia eta Leire Olano. EAJ-PNV alderdiak, berriz, hiru ordezkari izango ditu: Pili Zubiarrain, Jesus Mari Luluaga eta Jesus Agirre.
Altzoko Udalak batzorde irekien bidez funtzionatuko du datorren legealdian. Batzorde hauetako bakoitza astean behin bilduko da. Ohiko plenoak, berriz, hilean behin egingo dira.
Iñakik azaldu digunez, une honetan oraindik batzordeak onartzeke daude. «Proposamena mahai gainean dago, eta uztailaren hasieran ospatuko den ohiko plenoan onartu beharko da».
Hauexek dira proposamenean jasotzen diren batzordeak: Hirigintza eta Obren batzordea, Nekazaritza, Ingurugiro eta Zerbitzuen batzordea, Kultura, Hezkuntza eta Euskararen batzordea, Gazteria, Jaiak eta Kirolen batzordea, Industria batzordea, Ongizate eta Osasunaren batzordea eta Hazienda eta Pertsonalaren batzordea.
Haur Eskola
Legealdi berrian Udalak izango duen lehen eginikizunetako bat Haur Eskola lekuz aldatzearena da. «Haur Eskola Lizarbe etxe azpiko lokal batera ekarri nahi dugu», azaldu digu Iñakik. «Orain arte lokal hori erabilera anitzekoa izan da, musika, hitzaldiak, eta beste hainbat ekintza bildu ditu. Horregatik, Haur Eskola bertara eramateko, lehenbizi egokitze lan bat egin beharko da».
Bestalde, datorren ikasturterako aurreikusten den haur kopuruak gela bat gehiago eskatzen du eskolan. Hori dela eta, lehen Haur Eskolak betetzen zuen gela hori, eskolako beste ikasgela bat gehiago izan dadin egokituko da.
Azkenik, lehen aipatu bezala, Haur Eskolarako egokituko den Lizarbe etxe azpiko lokala orain arte erabilera anitzekoa izan da. «Orain arte gela horretan burutzen ziren ekintza guztiek euren tokia izan behar dute; horregatik, lokalen berrantolaketa bat egin nahi dugu, eta ahal bada, kurtso hau amaitu baino lehen, datorren kurtsoan gauzak behar bezala martxan jartzeko aukera izan dezagun».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.