reuters
'Azken minutuan'

Adnan Januzaj: artistaren bakartasuna

Belgiarraren kontratua datorren urtean bukatuko da, eta bere inguruan oraindik zalantza asko dago

Sábado, 1 de mayo 2021, 08:12

Ia lau urte pasa dira bere fitxaketa burutu zenetik, eta oraindik zalantza asko dago Adnan Januzajen inguruan. Ukaezina da belgiarrak talentu naturala duela futbolean jokatzeko, baino arrazoi batengatik edo besteagatik ezin izan du bere potentzial guztia erakutsi txuri-urdin bezala. Realean oso gauza onak egin ditu, jokaldi liluragarriak, baina lehen mailako futbolean lehertzeko zertxobait falta zaiola ematen du.

Publicidad

Januzajek, lehiaketa ofizialean, etorri zenetik orain arte 124 partidu ofizial jokatu ditu, eta 17 gol sartu. Ez dira zenbaki esangurutsuak erasotzaile batentzat... baina bere jokoa horrelakoa da: anarkikoa. Ulertezina bezain ikusgarria. Hori bai, espeziala, eta horregatik gustatzen zaio jendeari bera ikustea. Inork ez daki zer gertatuko den baloia hartzen duenean, azti bat balitz bezala. Zer aterako ote du goiko kapeletik? Gol bat, pase arriskutsu bat, driblina...

Baina, zer gertatuko da belgiarrarekin? Bere kontratua datorren urtean bukatuko da, 2022ko ekainean. Realak bere kontratua luzatzen ez badu, urtarrilean Januzaj libre izango da beste klubekin negoziatzeko. Dirudienez, klubak zalantzak ditu bere etorkizunarekin. Pandemiak min handia egin du ekonomikoki eta Molenbeekeko erdilariak soldata altua du. Hor dago gakoa, berarengan konfiantza berpiztu edo gazteekiko apostua egin: Barrenetxea, Merquelanz, Nais Djouahra, Robert Navarro ... Olabek eta Imanolek gorriak ikusiko dituzte erabakia hartzerakoan.

Salbatzailea izan zen Wandan

Wandan iazko denboraldiko azken jardunaldian sartutako gola izan zen seguraski bere momentu onena Realean. Salbatzailea izan zen Madrilen. Atletico Madrilen aurkako gola oso garrantsitzua izan zen Europako klasifikazioa sinatzeko balio izan zuelako. Horrez gain, denboraldi ona burutu zuen Januzajek. Zortzi gol sartu zituen (inoiz baino gehiago) eta eskuin hegalean trebetasun berezia erakutsi zuen paseak eman eta arriskua sortzeko. Iaz bezala, lehia gogorra izaten ari da Porturekin titular izateko. Eta borroka hau, taldearen onerako da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad