Borrar
Arabar eta nafarren derbia

Arabar eta nafarren derbia

Bost penaltiak ·

Lunes, 21 de febrero 2022, 07:28

  1. 1

    Arabar eta nafarrak protagonista

Gipuzkoako sei jokalarik hasi zuten derbia (lauk txuriurdinez) eta Bizkaiko bik soilik. Etxekoen taldean arabarrak izan ziren nagusi, lau. Eta sei nafar aritu ziren hasieratik, hiruna. Eta azken hauek izan ziren protagonista goletan nahiz penaltian.

  1. 2

    Gustukoen duen arerioaren aurka ere ez

Porturen aurtengo madarikazioak bere horretan jarraitzen duela dirudi. Izan ere, Realean dagoenetik beti egin izan du gola Athleticen aurkako bi partidetakoren batean. Aurten esku hutsik joan da bietatik.

  1. 3

    Egun goibel batean ere izaten dira argi izpiak

Ondorio positibo gutxi atera daitezke atzoko partidatik, baina ezin aipatzeke utzi Djouahrak eskainitako bristadak. Realaren minutu kaskarrenetan ere arriskua sortu zuen. Etorkizunerako apustua.

  1. 4

    Munuera eta Mateu, karakola eta barea

Aurrekariak ez ziren onak, biek ere erabaki eztabaidagarriak hartu baitituzte azkenaldiaren Realaren aurka. Atzo ez zen salbuespena izan. Zelaian bat, VARen gelan bestea: penaltia noski. A zer parea.

  1. 5

    Otsaila bukatzen ari zaio Isaki

Suediarraren hilabetea izan ohi da hauxe: iaz sei gol sartu zituen; aurrekoan, lau. Aurtengoa amaitzera doa, ordea, eta lesioak eta efikazia falta medio, zorroa hutsik du Isakek. Ostegunekoa izan dadila bere eguna. Realak behar du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arabar eta nafarren derbia